21 de octubre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Xabier Riezu ya es el nuevo vicerrector del campus de San Sebastián de Deusto
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Octubre rojo dislexia
## Lo + visto
DE LA SEMANA
Gertakariak

Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Bentaberriko farmazia batean lapurtzeagatik

18 Sep.20
Por: C. F. / Redacción
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Bi kutxa erregistratzaile eraman dituztela leporatu die euskal poliziak; handik gertu aurkitu dituzte ezkutatuta, ireki gabe

Bi adingabe atxilotu ditu Ertzaintzak gaur goizean Donostian, farmazia batetik bi kutxa erregistratzaile lapurtzea leporatuta. Gaur goizaldeko ordu bi eta erdiak aldera gertatu da lapurreta Gipuzkoako hiriburuko Bentaberri auzoan.

Bertako intrusio-alarma aktibatu denean, Ertzaintzaren hainbat baliabide hurbildu dira bertara, eta establezimenduko sarrerako pertsiana eta atea manipulatuta zeudela egiaztatu dute. Farmazia barruan mostradorean zeuden bi kutxa erregistratzaile falta zirela eta egiturak kalteak zituela ikusi dute. Inguruak miatu ondoren, handik metro batzuetara, heskai baten atzean ezkutatuta -eta ireki gabe- aurkitu dituzte bi kutxak.

Bestalde, beste patruila batek inguruan aurkitu ditu poliziarengandik ezkutatzeko arkupe batean ezkutatu nahian ari ziren eta nortasun-agiririk ez zuten bi gazte. Susmagarriak polizia-egoitzara eraman dituzte identifikatzera, eta, farmaziako segurtasun-kamerak begiratu dituztenean, farmazian lapurreta egitea leporatuta atxilotu dituzte.

Escribir comentario