28 de octubre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
‘Yuwa India Trust’ y ‘Kemen’ reciben el Premio Deusto Valores en el Deporte 2020
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Equitación y doma clásica
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Eskola Kiroleko lehiaketari asteburu honetan emango zaio hasiera Donostian

18 Oct.19
Por: A. E. / Redacción
Tiempo de lectura: 2 minutos
Eskola Kirolak dituen helburu hezigarriei buruzko sentsibilizazio kanpaina aurten ere mantenduko du Donostia Kirolak

Larunbat honetan, urriak 19, Donostia Kirolak koordinatzen duen Donostiako Eskola Kiroleko jardueretako Programako lehiaketa jarduerei hasiera emango zaie. Ikasturte berri honetan, benjamin eta alebin mailetako partaidetzak 5.000 haur kopuruaren gainetik mantentzen da, hau da, lehen hezkuntzako hirugarren eta seigarren mailen artekoen %74ak lehiaketeta hauetan parte hartuko du.

Benjamin mailako egutegia
Benjamin mailako eskolaumeek (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila) kirol anitzeko egutegi batean parte hartzen dute, hau da, hiruhilero kirol modalitate ezberdina lantzen dute. Ikastetxeek, Donostia Kirolarekin batera, zein modalitateak jokatuko diren, noiz, zein instalaziotan eta baita zein klubek jarduera horien kontrol teknikoa eramango dute ere erabakitzen dute.

Kategoria honetan ia 600 taldek eman dute izena kirol modalitate hauetan parte hartzeko: saskibaloia 3×3, futbola-6, areto futbola, eskubaloia, hockeya, pilota eta errugbya, baita igeriketa eta atletismoko bi jardunaldi ere.

Alebin mailako egutegia
Alebin mailan, berriz, eskolaume guztiei, urtean zehar gutxienez bi kirol praktikatzeko aukera ematen zaie. Aurten, 360 talde dagoeneko prest daude lehiaketarako. Saskibaloia eta futbola dira gehien praktikatzen diren kirolak (125 eta 119, hurrenez hurren), eta jarraian hockeya (43 talde) eta eskubaloia (41 talde) daude.

Futbola mutilen artean lehen aukera izaten jarraitzen du, baina dagoeneko kirol honetan inskribituta dauden taldeen %25a neskek osatzen dute. Nesken artean, aldiz, saskibaloia da gehien egiten den kirola, taldeen %60a neskenak baitira.

Bestelako jarduerak
Donostiako Eskola Kiroleko Programak, lehiaketa jarduera hauez gain, beste motako jarduerak ere eskaintzen ditu: sustapena izaera dutenak (Uda Kanpaina, Igeriketa Kanpaina, izotz gaineko irristaketa…) eta kirol teknikarien prestakuntzako jarduerak ere.

Sentsibilizazio Kanpaina: “Ama, Aita, jolastu nahi dut”
Donostia Kirolak Donostiako Eskola Kirolak dituen ezaugarriak eta helburuei buruz gurasoei informatzeko kanpainari ekingo dio aurten ere. Lehiaketa hauetan jokaerak egokiak mantentzeko garrantziaz gurasoak kontzientziatu nahi ditu, bere helburu hezigarriak indartzeko.

Kanpaina honetan, umeek beraiek bere gurasoei esaten diete jarduera hauetako benetako protagonistak umeak direla, eta eskerrak ematen dizkiete (“Ama, aita, eskerrik asko!”) presiorik gabe jolasten uzteagatik, jarduera hauetaz gozatu behar eta nahi dutelako.

Escribir comentario