28 de octubre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
WeeINN
Estudiantes del grado en Turismo participan en Donostia WeekINN
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Equitación y doma clásica
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketa berria Bergaran hasten da gaur

Foto: http://www.gipuzkoapilota.eus.
14 Dic.18
Por: C. F. / Redacción
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Bederatzi bikotek eman dute izena, lau Lehen Mailan eta bost Bigarrenean; finalak otsailean jokatuko dira

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) lehiaketa berria sortu du emakumeentzat: eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketa, arratsalde honetan Bergaran hasiko dena. “Euskal pilotan emakumeen presentzia aldarrikatzeko eta sustatzeko lanarekin jarraitu” nahi du horrela Federazioak, eta “erantzun aparta jaso du, gainera”: bederatzi bikotek eman dute izena.

Bi mailatan banatu dira pilotariak: lau bikotek Lehen Mailan lehiatuko dute, eta bost bikotek Bigarrenean. Klub desberdinetako pilotariak nahastu dira, lehiaren mesederako. Gaur, Bergaran, zilarrezko mailakoak hasiko dira, eta kategoria gorenean arituko diren neskek urtarrila arte ez dute jokatuko.

Hauexek dira bikote guztiak:

Lehen Maila

Larrarte-Maddi Mendizabal
Arrieta-Araiztegi
Nora Mendizabal-Maider Mendizabal
Urien-Espinar

Bigarren Maila

Eizagirre-Beloki
Bergara-Bikario
Arteaga-Agirre
Aramendi-Orbegozo
Zubizarreta-Badiola

Bi txapelketen lehen fasea ligaxka bat da, Gipuzkoako zenbait lekutan jokatuko dena. Partida guztiak ostiral arratsaldetan izango dira. Gaurkoa kenduta, hauek dira aurreikusitako egoitzak:

– Abenduak 21: Legazpi
– Urtarrilak 11: Zaldibia
– Urtarrilak 18: Zestoa
– Urtarrilak 25: Azpeitia (oraindik konfirmatzeke)

Finalerdiak otsailaren 1ean jokatuko dituzte, Donostiako Antigua auzoan. Eta finalak otsailaren 8an izango dira, ziurrenik Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.

Escribir comentario