Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailburu Alfredo Retortillok, Euskal Agentzia-Basquetourreko zuzendari Harkaitz Millán-ekin batera, Euskadik FITURen izango duen presentzia aurkeztu du gaur. Erakustokiaren barruan hainbat aurkezpen egingo dira, besteren artean, Pasaiako Itsas Festibalaren aurkezpena; Ignaziotar Bidearen aurkezpena eta Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen sarea, batzuk aipatzearren.
Urtarrilaren 17an, 13:00etan, inauguratuko da Euskadiko erakustokia. 700 m2 izango ditu eta turismo-kanpainaren ideia nagusia hartuko du oinarri, Euskadi 5 zentzumenekin bizitzea, alegia, eskaintzen dituen baliabideen ñabardurak, aniztasuna eta aberastasuna atzeman ahal izateko. Gainera, esperientzia inklusibo bat eskaintzen da, pertsona guztiak iritsi ahal izango direla bermatu ahal izateko, hala, euren gaitasunak gorabehera, era autonomo batez jaso eta ulertu ahal izan dezaten informazioa.
Agendan nabarmentzen diren barruan ekitaldiak hauek dira: EDEN saria Ignaziotar Lurraldeari ematea bikaintasun-helmuga izateagatik, eta SICTED saria Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari ematea, zehazki, kudeatzaile onenaren eta udalerriaz gaindiko administrazio onenaren finalista Urola Kostari eta Portugaleteri helmuga bezala.
El 6 de mayo se abre la preinscripción para los cursillos de verano de Donostia Kirola
33 entidades deportivas de la ciudad participan en esta campaña que permitirá elegir entre más de 60 actividades diferentes
Seguir leyendo