29 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
José María Guibert: “Las tecnologías son un medio para la educación, no un fin”
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Euskadiko Filmategiak Claude Lanzmann omenduko du ostegunean

11 Jul.18
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Archivado en:

Claude Lanzmann uztailaren 5ean zendu zen Parisen, 92 urterekin. Frantziako XX. mendeko bizimodu intelektualeko pertsonaia esanguratsuenetako bat izan da. Hark idazle eta kazetari gisa egindako lana askotan nabarmendu izan dute, eta Shoah (1985) berak zuzendutako film erraldoia utzi du ondare nagusi gisa. Hamaika urte igaro zituen filma prestatzen eta 350 bat ordu errodatu zituen, guztira ia 10 orduko filma osatuta.

Filmak izandako oihartzunak bultzatuta, izugarrizko balio historikoa du, Lanzmannek material hura antzeko helburua zuten beste proiektu zinematografiko batzuetan ere erabiltzea erabaki zuen: Alguien vivo pasa, (1997), Sobibór, 14 de octubre, 16 horas (2001), El informe Karski (2010) eta baita ere ostegun honetan proiektatuko den El último de los injustos (2013). Film horretan, Lanzmannek Benjamin Murmelsteini 1975ean Erroman Shoah filmerako egindako elkarrizketa luzearen zatiak ageri dira.

Emanaldiak 3 ordu eta 38 minutu iraungo ditu. Luisa Etxenike idazlea, Lanzmannen lanean aditua izateaz gain, Un vivant qui passe (1997) itzuli zuen gaztelaniara, arduratuko da proiekzioaren ondorengo solasaldiaz.

Escribir comentario