Euskadiko Orkestrak 25/26 denboraldiari ekingo dio Musika Hamabostaldian, Guridiren Amaya-rekin

Euskarazko opera honen kontzertu-bertsioa abuztuaren 9an izango da, larunbata, 20:00etan, Kursaalen. Orkestrak Bernsteinen West Side Story ere interpretatuko du abuztuaren 20an

EuskadikoOrkestra Euskadiko Orkestrak 25/26 denboraldiari ekingo dio Musika Hamabostaldian, Guridiren Amaya-rekin
Euskadiko Orkestra. Foto: Q.M.

Euskadiko Orkestrak abuztuaren 9an (20:00) ekingo dio Hamabostaldiko bere ohiko partaidetzari, Jesús Guridiren Amaya obrarekin. Gasteizko konpositorearen lan garrantzitsuenetako bat da, eta Hamabostaldian inoiz jo ez den euskarazko opera bakarra da. Kutsu historikoa eta Wagnerren eragin musikal nabarmena dituen obra hau Guridik bere sormen garaian konposatu zuen.

Kontzertu-bertsio hau Diego Martin-Etxebarriak zuzenduko du eta parte hartuko dute Euskadiko Orkestrak eta Easo Abesbatzak (Gorka Miranda buru), baita honako abeslari hauek ere: Arantza Ezenarro (Amaya), Gillen Munguía (Teodosio), Marifé Nogales (Amagoya), Lucía Gómez (Plácida/Olalla), Juan Laborería (Asier / Ermitaua / Zalduna) eta José Manuel Díaz (Miguel / Mezularia).

Euskadiko Orkestrak interpretatuko duen beste obra, hau ere Easo Abesbatzarekin batera, Leonard Bernsteinen West Side Story izango da. Abuztuaren 20an izango da, 20:00etan, Kursaalen. Bernsteinek adierazi zuen obra hau idazterakoan «operaren eta Broadwayren arteko lerro estutik» ibili behar izan zuela. Hain zuzen, XX. mendeko obra lirikorik ezagunenetako bat bihurtu da. Kontzertu-bertsio hau Clark Rundellek zuzenduko du eta honako abeslariak ariko dira: Miren Urbieta-Vega (Maria), Caspar Singh (Tony), Henry Neill (Riff), Nerea Berraondo (Anita) eta Jorge Ruvalcaba (Bernardo).


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa