Euskal herritarren %89k amaren deiari erantzungo lioke oporretan, baina soilik %29k erantzungo lioke laneko deiei

Guuk-ek egindako inkesta batek berresten du mugikorra kide garrantzitsua dela udan: inkestari erantzun dioten pertsonen %84k mugikorra aipatu dute bidaia baterako gauza ezinbestekoen artean

luggage 7653518 1280 Euskal herritarren %89k amaren deiari erantzungo lioke oporretan, baina soilik %29k erantzungo lioke laneko deiei

Urtaro honetan, «deskonektatu beharra daukat» da gehien errepikatzen den esaldietako bat. Baina zenbateraino da egia? Mugikorra da udako ezinbesteko tresnetako bat, Guuk euskal telekomunikazio-konpainiak bezeroei egindako inkestaren emaitzen arabera. Izan ere, maletan hiru gauza bakarrik eraman ahal izango balituzte, euskal herritarren %84k smartphonea sartuko lukete.

Hori bai: emaitzen arabera, %29k baino ez lioke erantzungo laneko deiei oporretan; aldiz, %89k dio amaren deiei erantzungo liokeela. Amagandik, beraz, ez da deskonektatzen.

800 lagunek baino gehiagok erantzun diote Guuk-ek udan mugikorra nola erabiltzen den aztertzeko egin duen inkestari, eta emaitzek garbi erakusten dute oporretan ez dela deskonektatzen smartphoneaz; eta, gainera, ez da aldaketa handirik nabari ez adinaren ez lurraldearen arabera.

Inkestatutako pertsonen %80k roaminga aktibatzen dute mugak zeharkatzean; ia %10ek SIM txartel bat erosten dute helmugan, eta gainerako %10ek deskonektatzeko aukera baliatzen dute atzerrira joatean. Gainera, %77k helmuga duten herrialdeko entxufeei buruzko informazioa ere biltzen dute, eta egokigailu bat eramaten, behar izanez gero.

Eta etxean utziz gero? Bada, gutxi gorabehera %18k deskonektatzeko aprobetxatuko lukete, eta %81ek baino gehiagok, berria erosiko lukete. Bateriarena ere gai serioa da: %56k baino gehiagok bateria amaigabea edukitzea aukeratuko lukete mugikorrerako superbotere gisa oporretan.

Komunikatzeko orduan, WhatsApp da jaun eta jabe: %70ek baino gehiagok nahiago dute berehalako mezularitzako aplikazio hori ohiko deiak baino. Eta, datuak aurreztu behar izanez gero, %97k diote WhatsApp erabiltzen jarraitzeko gordeko lituzketela.

Eguneroko beste keinu batzuk ere jaso dira inkestan, erakusten dutenak zenbateraino egoten garen konektatuta denbora guztian, baita oporretan ere: inkestari erantzun diotenen %50 baino gehiago hotelera itzuliko litzateke mugikorra ahaztuko balitzaio. Aireportuan kargagailua beste bati utziko lioketen galdetuta, berriz, baietz erantzun dute %86k, baina %14k diote lo-plantak egingo lituzketela ez uzteko.

Hortaz, noiz deskonektatzen dugu? Bidaiatzen ari garela, deskonektatzen dugun unea lotarako unea da: erdiek baino gehiagok adierazi dute erabat deskonektatzen dutela lotara joaten direnean. Hala ere, %22k onartzen dute ez dutela inoiz deskonektatzen. Hondartzan edo mendian daudela %20k deskonektatzen dute, eta ligatzen ari diren bitartean %1ek.

«Inkestak berretsi du oso konektatuta egoten garela oporretan ere, baina nolakoak garen ere erakusten du: gauza garrantzitsuetarako hartzen dugu batez ere —amari erantzuteko, adibidez—, eta WhatsApp erabiltzen dugu gehienbat, deitu beharrean. Izan ere, gehiago gara egitekoak esatekoak baino», azaldu du Juan Beitia de la Hozek, Guuk-eko arduradun digitalak.

Aldatu egiten da mugikorraren erabilera adinaren arabera?

Jasotako erantzunen arabera, ez dago alde handirik, baina bai xehetasun batzuk. Adibidez, WhatsApp da belaunaldi guztietako erabiltzaileen gogokoena, baina 60 urtetik gorakoen artean eutsi egiten dio deiak egiteko ohiturak, %32k oraindik nahiago baitu deitu WhatsApp bat bidali baino.

Roamingari buruz galdetuta ere nabaritzen da adinekoek konektatuta egoteko duten beharra: 45 eta 60 urte arteko erabiltzaileen %75ek aktibatzen dute ibiltaritza, eta gazteen %59k beste irtenbide batzuk aukeratzen dituzte.

Eta denak berdin joango lirateke hotelera mugikorraren bila? Ez: 30 urtetik beherakoen %59k erantzun dute baiezkoa, eta adinekoen %45ek.

Dirudienez, zenbat eta zaharragoak izan, orduan eta errazago deskonektatzen dute: 60 urtetik gorakoen %45ek dio deskonektatu egiten duela lotarako garaian; gazteen artean, berriz, %27k bakarrik deskonektatzen du, eta %14k ez du inoiz deskonektatzen.

Hori bai: zenbat eta zaharragoak izan, orduan eta gehiago erantzuten zaio amaren deiari: 30 urtetik beherakoen %68k eta 60 urtetik gorakoen %83k erantzungo liokete.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa