22 de octubre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Xabier Riezu ya es el nuevo vicerrector del campus de San Sebastián de Deusto
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Octubre rojo dislexia
## Lo + visto
DE LA SEMANA
Euskara

Euskaltegien ikasturterik “malguena” dela diote erakundeek, herritarrak ikastera animatzeko

30 Sep.20
Por: C. F. / Redacción
Tiempo de lectura: 2 minutos
Archivado en:
Esate baterako, B2 mailara arte doakoa izango da euskara ikastea, beti %75eko asistentzia bermatzen eta B2aren arteko maila gainditzen dutenentzat

Abian da dagoeneko 2020-2021 ikasturtea euskaltegietan eta, horrekin batera, Euskara ikasteko zure formula lelopean kanpaina martxan da ere. Gipuzkoako Foru Aldundiak kanpainarekin bat egiten duela adierazi du, eta euskara ikastera animatu nahi izan ditu herritarrak, euskaltegien “inoizko ikasturterik malguena eta seguruena” probestuz.

“Gipuzkoan kokatuta dauden 41 euskaltegietan ahalegin handia egiten ari dira ikasleei ahalik eta moldagarritasunik handiena eta eskaintzarik zabalena errazteko”, dio Aldundiak zabaldu duen oharrak. Era berean, Euskadiko euskaltegien sarea sustatzen duen HABE erakundeak eta euskaltegiek apustu sendoa egin dute osasun eta segurtasun baldintzak bermatzeko, ikasleak seguru senti daitezen ikasprozesuan.

Gainera, Eusko Jaurlaritza, HABE eta Aldundiko ordezkariek gogorarazi dutenez, euskara ikastea doakoa izango da B2 mailara arte, beti ere ikasleek bi baldintzak betetzen badituzte: %75eko asistentzia bermatu eta B2 mailara arte dagokien maila gainditu (ikasprozesuan aurrera egin). Doakotasun eredu hori lortu ahal izateko, erakunde bakoitzak ekarpen ezberdinak egingo ditu, guztira ia 4 milioi euro jarriz (3.928.000 euro). Eusko Jaurlaritzak 3 milioi jarriko ditu aurten eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, berriz, 42.000 euro baino gehiago.

Ikastaro motak
Funtsean, lau eratako ikastaroak eskainiko dira euskaltegietan, “baina horien baitan malgutasun handia eskainiko da”. Lehenik eta behin, ohi moduan, aurrez aurreko ikastaroak eskainiko dira, dio Aldundiaren komunikatuak, “beti ere segurtasun baldintza guztiak bermatuz ikasgeletan”. Era berean, jardun biko ikastaroak eskainiko dira, aurrez aurreko jarduna zein ez-presentziala uztartuz. Hirugarrenik, autoikaskuntzan oinarritutako ikastaroak eskainiko dira, inoiz baino aukera gehiago eskainiz norberaren ordenagailutik ikasteko. Azkenik, bideokonferentzia bidezko taldeak osatuko dira, ikasgela birtualen bitartez eta irakasleen laguntza eskainiz. Talde eta ordutegi finkoetan eskainiko dira.

Horrez gain, ohi moduan, barnetegiak eskainiko dira, bai eta talde eta enpresentzako ikastaro berezituak ere.

“Euskara ikasteko ahalegina eta pausoa ematen duten horiek guztiek merezi dute gure babes osoa eta errekonozimendua. Bizi dugun egoera zail honetan, laguntza horri eutsi eta ikasleei ahalegin horretan jarraitzeko bidea erraztu nahi diegu”, laburbildu du Garbiñe Mendizabalek, Hizkuntza Politikako foru zuzendaria.

Escribir comentario