Inicio » Idiomas » Euskera » Euskaraldiak eta Euskararen Nazioarteko Egunak ekitaldiz beteko dute Donostia

Euskaraldiak eta Euskararen Nazioarteko Egunak ekitaldiz beteko dute Donostia

Azaroaren 17an, 18:00etatik 20:00etara, Euskaraldiaren irekiera ekitaldietan herritarrak Bulebarrean biltzeko deia egin dute antolatzaileek

Euskaraldiaren 3. edizioa hasteko bezperan herritarrak bildu eta Euskaraldiari hasiera elkarrekin emateko aukeraizango da Donostiako Bulebarrean 19:00etatik 21:00etara. Donostiako Euskaraldiaren antolatzaileek Euskaraldia ariketan parte hartzeko azken deia egin nahi izan dute gogoratuz hiriko kultur etxe guztietan, Bidebieta eta Benta Berriko kiroldegietan, Bagera elkartean eta Udaleko Euskara Zerbitzuan txapak jasotzeko aukera izango dutela behin izena eman eta gero.

Oraindik ere helbide honetan eman daiteke izena: https://izenematea.euskaraldia.eus/. Eta, horrez gain, azaroaren 17an eta 18an, Bulebarrean jarriko den karpan ere, izena eman eta txapa jasotzeko aukera egongo da goizez eta arratsaldez.

Musika emanaldiak, mezua irakurtzea eta txapa janzte bateratua azaroaren 17koirekiera ekitaldian
Jai giroan eta umorez egingo zaio ongi etorria Euskaraldiari. Irekiera ekitaldiaren egitaraua ondokoa izango da:
-18:00: Musika eta dantza saioa Udalaren Musika eta Dantza Eskolak antolatuta
-19:00: Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoristen saioa
-19:25: Euskaraldiaren mezua irakurtzea Tanya de la Cruz, Iñaki Salvador eta Sua Enparantzaren eskutik
-19:30: Txapa janzte bateratua
-19:40 Mugan taldearen emanaldia

Honen aurretik, goizeko 10:00etatik 13:00etara, hiru mintzodromo antolatuko dira Donostiako euskaltegietako ikasleentzat.

Euskaraldiaren irekiera ekitaldia eta azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo den ariketa jendetsua izatea nahi da. Jon Insausti Donostiako Kulturako eta Euskarako zinegotziak adierazi du ariketan jende askok parte hartzea garrantzitsua dela. “Euskaraldiaren aurreko bi edizioetan egindako ikerketek erakutsi dute ahobizi edo belarriprest modura identifikatzeak asko lagundu duela hizkuntza ohiturak aldatzen eta, horregatik, txapa soinean duen jende askoizatea lagungarria da ekimenerako”.

Insaustik baina, gogoratu du Euskaraldia ez dela kanpaina bat,ariketasozial bat baizik. “Rol bakoitzaren zeregina ondo ulertzea funtsezkoa da ariketa taxuz egiteko. Ulermena bermatuta dagoen egoeretan euskaraz egin eta euskarari eutsiz gero, euskaraz egiteko aukerak biderkatuko zaizkigu”.

15 auzotan sortutako batzordeek 180 bat ekitaldi antolatuko dituzte
Euskaraldia girotzeko eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko askotariko egitarauak antolatu dira hiriko hamabost auzotan. Azaroaren 18tik abenduaren 3ra 180 bat ekitaldi antolatuko dira Donostian barrena: Aieten, Altzan, Amaran, AmaraBerrin, Antiguan, Añorgan, Egian, Grosen, Ibaetan, Igeldon, Intxaurrondon, Loiolan, Loiolako Erribera, Morlansen eta Parte Zaharrean. Batzordeak ilusio handiz ari direla lanean aipatu duJone Lizaso Bagera elkarteko kideak:“auzo horietan batzordeak sortu diraegitaraua prestatu eta aurrera eramateko. Guztira, 65 bat eragile aritu dira auzoetako egitarauak antolatzen. Gogotsu ari dira lanean”.

Jarduera horiek guztiak ezagutzera emateko auzo bakoitzeko egitarauarekin eskuorriak eta kartelak argitaratu eta banatzeaz gain, informazioa eskuragarri egongo da www.donostiaeuskaraz.eus webean.

Adin eta talde guztientzako ekintzak
Ahobiziak eta belarriprestak biltzeko ekimen asko antolatu dira, euskararen erabileran lagungarri izan daitezen. Horrez gain, 16 urte azpikoek Euskaraldian parte hartu ezin duten arren, horientzat ere badira ekintza erakargarriak.

Ekintza sorta zabala eta anitza prestatu da egun horietarako: kultur ekintzak (antzerkiak, liburu irakurketak, bertso saioak, zinema emanaldiak, kontzertuak eta abar), erabilera sustatzeko egitasmoak (mintzodromoak, euskarari buruzko solasaldiak), haurrentzako jarduerak edota familian egitekoak (pailazoak, bisita gidatuak eta abar).

180 ekintza horietatik Jone Lizaso Bagerako kideak gutxi batzuk nabarmendu nahi izan ditu. “Auzoko euskararen erabilerari buruzko solasaldiak Aieten, Intxaurrondon eta Loiolako Erriberan; Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak IntxaurrondonetaTxirri Mirri eta Txiribiton Egian; Felix Zubiarekin solasaldia eta Jon Maiaren hitzaldia AmaraBerrin,Euskaraldiskoa Morlansen, Mintzodromoa Altzan,Kantu Jirak Igeldon, Loiolako Erriberan eta Parte Zaharrean; eta bertso saioakAmaraBerrin, Loiolan, Grosen, Aieteneta Parte Zaharrean”.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Didoe
Kutxa Fundazioa