Donostitik
  • Síguenos en Telegram
  • Coronavirus
  • Reportajes
  • Entrevistas
  • Blogs
  • Galerias
  • Euskera
  • Secciones
    • Información general
    • Cultura
    • Deportes
    • Sucesos
    • Deusto informa
    • Donostiatxikia
  • Agenda
No Result
View All Result
  • Síguenos en Telegram
  • Coronavirus
  • Reportajes
  • Entrevistas
  • Blogs
  • Galerias
  • Euskera
  • Secciones
    • Información general
    • Cultura
    • Deportes
    • Sucesos
    • Deusto informa
    • Donostiatxikia
  • Agenda
No Result
View All Result
Donostitik
No Result
View All Result
Inicio Secciones Cultura

Euskararen Ginkanaren 6.edizioak euskaraz jolasteko prest dauden taldeak nahi ditu

Por C. F. / Redacción
16 enero, 2019
Tiempo de lectura: 2 mins
0
Euskararen Ginkanaren 6.edizioak euskaraz jolasteko prest dauden taldeak nahi ditu

Euskararen Ginkanaren aurkezleak Itsaso Olaizola (Kutxa Ekogunea) eta Itsaso Lekuona (Euskaltzaleen Topagunea) izan ziren. Irudia: Kutxa Fundazioa.

Euskararen Ginkanaren 6. edizioa lehiaketa dibertigarria izango da beti bezala, onlineko eta presentziazko probak hartzen dituena. Izena emateko epea urtarrilaren 30a arte egongo da irekita. 4-6 lagunez osatutako taldeek hartu dezakete parte, eta irabazten duenak 3.000 euro bideratuko ditu euskararen alde egiten duen eta berak nahi duen edozein projekturako. Izan ere, euskara da guztiaren oinarria. […]

Euskararen Ginkanaren 6. edizioa lehiaketa dibertigarria izango da beti bezala, onlineko eta presentziazko probak hartzen dituena. Izena emateko epea urtarrilaren 30a arte egongo da irekita. 4-6 lagunez osatutako taldeek hartu dezakete parte, eta irabazten duenak 3.000 euro bideratuko ditu euskararen alde egiten duen eta berak nahi duen edozein projekturako. Izan ere, euskara da guztiaren oinarria.

Kutxa Ekoguneak sustatutako proiektua da Euskararen Ginkana, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean burutzen dena. Hizkuntza-praktika ekologikoak abiapuntutzat hartuta, euskara sustatzeko helburuarekin bat egiten dute bi erakundeek. Aurreko edizioetan bezala, hizkuntza-ekologia eta hizkuntza aniztasunaren gaiak landuko ditu 2019ko honek.

Kutxa Ekoguneko Itsaso Olaizolak edozein motatako taldeek hartu dezaketela parte azpimarratzen du, berez euskararekin lotutak daudenek eta ez daudenek: hau da, edozein lagun-kuadrilla batek eman dezake izena. Euskararen lurralde osoko 80 talde baina gehiagok parte hartu izan dute azken edizioetan, izaera eta esparru aniztasun handikoak.

Bideak
Izena emateko webgunea www.euskararenginkana.eus da, urtarrilaren 30a arte esan bezala. Hala ere, lehenengo proba 23an argitaratuko da webgune horretan bertan: erantzuteko aste bat izango dute taldeek, beraz izen-ematea egiteko zazpi egun gehiago daude. Inskripzioa egiterakoan, formularioa betetzeaz gain, talde bakoitzak bere burua eta babestu nahi duen euskararen aldeko egitasmoa aurkeztu beharko ditu bideo labur batean.

Bi fasetan gauzatuko da ginkana: lehenengo faseak bost asteko iraupena izango du, esandako urtarrilaren 23an hasi eta otsailaren 27an amaituta. Webgunean astero argitaratuko diren probak gainditu beharko dituzte taldeek. Lehen fasean puntu gehien lortu dituzten lau taldeak lehiatuko dira bigarren fasean, final handiaren egunean. Martxoaren 9an burutuko da hori, Kutxa Kultur-en (Tabakalera eraikineko 4. Solairuan. Donostia).

Aurtengo gaia: hizkuntza-praktika ekologikoak
Kutxa Fundazioaren hitzetan, “munduko bioaniztasuna babesteko ekintzaile ekologisten lana eta ekintzak ezagunak ditugun arren, munduko hizkuntza aniztasunak ere babesa behar duela ez dugu horren barneratua. Hizkuntzen aldeko ekintzaileak behar ditugu, hizkuntza-ekologistak!”.

“Euskarak baditu ekintzaile ugari herri honetan, eta horren erakusle izan da azken hilabeteetan Euskaraldiarekin bizi izan dugun aktibazioa. Erabileraren inguruan hausnartu, konpromisoak hartu eta ekintzara pasa dira milaka euskaltzale. Ekintzailetza horri heldu nahi dio aurtengo Euskararen Ginkanak, egindako lanak jarraipena izan dezan”.

Más Noticias

Donostiatruk

Larunbat honetan bigarren eskuko merkatua Easo Plazan

14 abril, 2021
Donostiatruk

Este sábado mercadillo de segunda mano en la Plaza Easo

14 abril, 2021

Covid-19: Donostia supera el centenar de contagios en una jornada

14 abril, 2021
La Guardia Civil de Gipuzkoa destruyó más de un millar de armas en marzo

La Guardia Civil de Gipuzkoa destruyó más de un millar de armas en marzo

14 abril, 2021

Noticias recientes

Donostiatruk
Euskera

Larunbat honetan bigarren eskuko merkatua Easo Plazan

Por B. M. T. / Redacción
14 abril, 2021

Donostiatrukek etxean ditugun eta jada erabiltzen ez ditugun artikuluei beste erabilera bat ematea du helburu

Read more

Este sábado mercadillo de segunda mano en la Plaza Easo

Covid-19: Donostia supera el centenar de contagios en una jornada

La Guardia Civil de Gipuzkoa destruyó más de un millar de armas en marzo

Aranzadi lanza el reto de amar a las serpientes

Kuix
Ekogunea
Copyright 2021. Donostitik.com
[email protected]
Tel: 666 01 41 00
  • Síguenos en Telegram
  • Coronavirus
  • Reportajes
  • Entrevistas
  • Blogs
  • Galerias
  • Euskera
  • Secciones
  • Agenda

© 2021 Donostitik.com Tel. 666 01 41 00

No Result
View All Result
  • Síguenos en Telegram
  • Coronavirus
  • Reportajes
  • Entrevistas
  • Blogs
  • Galerias
  • Euskera
  • Secciones
    • Información general
    • Cultura
    • Deportes
    • Sucesos
    • Deusto informa
    • Donostiatxikia
  • Agenda

© 2021 Donostitik.com Tel. 666 01 41 00

Welcome Back!

Login to your account below

Forgotten Password?

Retrieve your password

Please enter your username or email address to reset your password.

Log In

Add New Playlist