Inicio » Idiomas » Euskera » «Fadoak entzuten zituen gizona» antzezlanak lortu du XXI. Donostia Antzerki Saria

Donostia Kultura

«Fadoak entzuten zituen gizona» antzezlanak lortu du XXI. Donostia Antzerki Saria

Fadoak entzuten zituen gizona antzezlanak lortu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko XXI. Donostia Antzerki Saria. Lan

Argazkia: Donostia Kultura

Fadoak entzuten zituen gizona antzezlanak lortu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko XXI. Donostia Antzerki Saria. Lan hori izan da Donostian 2020an helduentzako antzerki konpainia profesional batek euskaraz eskainitako antzezlanik onena.

Xake Produkzioak konpainiak 12.000 euro jasoko ditu eta Juan Luis Goenagaren artelan bat. Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, 18:30ean, Victoria Eugenia Antzokian. Ekitaldiaren hasieran emango da saria eta, ondoren, lan irabazlea eskainiko da.

2020an, Covid-19a dela eta, kultur eskaintza guztia hiru hilabetez etenda eta %50eko edukieran egon ziren arren, aurreko urteko erregistroak gainditu ziren helduentzako euskarazko antzerki profesionalaren programazioan. Donostian 18 antzerki lan eta 44 emanaldi eskaini ziren eta, guztira, 9.751 ikusle izan ziren emanaldi horietan, batez beste, 221 ikusle emanaldi bakoitzeko.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Didoe
Kutxa Fundazioa