Inicio » Idiomas » Euskera » Foru Aldundiak 3,1 milioi euro bideratu ditu Gipuzkoako basoak kudeatzen laguntzeko

Ingurumena

Foru Aldundiak 3,1 milioi euro bideratu ditu Gipuzkoako basoak kudeatzen laguntzeko

Laguntza hauek baso-jabe partikularrek beraien basoetan egiten dituzten lanak laguntzeko dira

Eider Mendoza en la rueda de prensa, hoy por la mañana. Foto: Diputación de Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak gaur onartu du lurraldeko basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko dirulaguntzak emateko 2021eko ekitaldiko deialdia. Deialdi honen zuzkidura 3.107.090,00 eurokoa da, eta laguntza hauek baso-jabe partikularrek beraien basoetan egiten dituzten lanak laguntzeko dira. Horien bidez, basogintza-sektorea bultzatu eta belaunaldien arteko erreleboa sustatu nahi da. “Laguntza hauen bitartez, Gipuzkoak baso sektoreari dagokionez dituen erronkei aurre egin nahi diogu: hala nola sarbideak hobetzea, baso suteen prebentzioa, kalitatezko lehengai berriztagarria sortzea eta biodibertsitatea mantentzea”, esan du Eider Mendoza, Aldundiaren bozeramaileak.

Foru arduradunak asteroko prentsaurrekoan esan duenez, basoek onura ugari sortzen dituzte: batetik, produktu berriztagarriak eta ingurumena errespetatzen dutenak egiteko beharrezko lehengaiak eskaintzen dizkigute; eta bestetik, zeregin garrantzitsua betetzen dute ongizate ekonomikoari, dibertsitate biologikoari, karbonoaren ziklo osoari, oreka hidrologikoari, higaduraren kontrolari eta hondamendi naturalen prebentzioari dagokienez.

Foru bozeramaileak gehitu duenez, basoak gure ingurumenaren “bizkarrezurra” dira. “Ezinbestekoak izango dira klima-aldaketa saihesteko eta baliabide berriztagarrietan oinarritutako eredu ekonomiko jasangarriagoetara igarotzeko, bioekonomiaren alde eginez”, azaldu du Mendozak. “Laguntza hauekin, baso-jabeek egiten dituzten inbertsioak babesten ditugu, haien bitartez basoen funtzio ekonomiko, ekologiko eta sozialak mantentzen eta garatzen laguntzeko”, borobildu du.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

IV Campeonato de pintxos
Didoe
Kutxa Fundazioa