19 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Deustuko Unibertsitateak ongietorria egin die 1. mailako 2.000 ikasle berriei
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA
Deseskalada

Gaurtik aurrera liburutegi Nagusiko eta Ernest Llucheko KZguneek ateak irekiko dituzte

Ernest Lluch K.E. Argazkia: Udaletxea.
15 Jun.20
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Archivado en:
Musikagelak ere martxan jarriko dira eta liburutegiek Internet zerbitzua eskainiko dute

Deseskalada prozesuak Donostia Kulturarako bidea jarraitzen du. Gaurtik aurrera liburutegiek Internet zerbitzua emango dute eta Ernest Lluch Kultur Etxeko eta Liburutegi Nagusiko KZguneak irekiko dituzte. Gainera, Musikagela zerbitzua ere martxan jarriko da. Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da posta elektronikoz edo telefonoz zentro bakoitzean, eta lekua mugatuta egongo da.

Amarako Ernest Lluchen eta Liburutegi Nagusian KZguneak irekiko dira berriro, aurrez hitzordua eskatuta. Liburutegi Nagusiko KZ gunea astelehenetik ostiralera irekiko dute berriro, 10etatik 14etara eta 16:30etik 20etara, 943 02 36 30 telefonoan. Ernest Lluch Kultur Etxeko KZgunea astelehenetik ostiralera irekiko dute berriro, 16etatik 20etara, 943 02 36 33 telefonoan.

Gainerakoan, gaurtik aurrera Intxaurrondo Kultur Etxeak ere ateak irekiko ditu. Egia Kultur Etxeak, aldiz, bihar, ekainak 16, egingo du. Horretarako, beharrezko segurtasun-neurriak hartu dira, eta erabilera-araudi zorrotza ezarri da, musika-taldeetako partaideek elkarrekin jotzeko aukera izan dezaten.

Egiako Kultur Etxea irekita egongo da berriro astelehenetan 10etatik 13etara, asteartetik ostiralera 16etatik 19etara eta larunbatetan 10:30etik 13:30era. Intxaurrondori dagokionez, astelehenetik ostiralera 18etatik 22etara eta larunbatetan 10:30etik 13:30era irekiko dute berriro.

Gogoratu, halaber, ekainaren 11tik 30era bitartean haurtxoko eta gaztelekuak ireki direla, eta horretarako hitzordua eskatu behar dela. Gainerakoan, zenbait aldaketa eta egokitzapen egin dira eskaintzan, osasun-jarraibideak betetzeko. Uztailean eta abuztuan egongo dira, ohi bezala.

Escribir comentario