lunes 25 de mayo de 2020
FacebookTwitterInstagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SURF . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA / AUTOCARAVANISMO
Logo
## Agenda Kutxa
TODAS LAS NOTICIAS
Alumnas de Deusto Business School ganan el III Concurso de Dirección Estratégica Empresarial de la Universidad Francisco de Vitoria
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
¿Qué es un niño malo?
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Gazteen emantzipazioa aztertuko du ‘milaka elkarbizitza’ topaketak

21 Oct.19
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Udaleko Donostia Gazteriak eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dute azaroaren 7an 17:30ean Kutxa Kultur Plazan

Azken datuen arabera, Donostiako batez besteko alokairua 1.305,2€koa da. Hiruhilekoz hiruhileko, urtez urte, prezioa gora doa eta aditu batzuen arabera, alokairu burbuilaren aurrean gaude. Hori dela-eta, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Udaleko Donostia Gazteriak eta Eusko Jaurlaritzak ‘Milaka elkarbizitza’ jardunaldia antolatu dute azaroaren 7an 17:30ean Kutxa Kultur Plazan.

Gazteak eta etxebizitzaren gaia ardatz izango duen solasaldia sortuko da. Gazteen emantzipatzeko zailtasunen aurrean (alokairu burbuila, diru sarrera finkorik ez, etxebizitza eredu urriak), bestelako ereduen inguruan hitz egingo da. etxebizitza-eredu berriak ezagutzeko eta aztertzeko beharragatik: alokairu soziala, pisu solidarioak, co-housing-a edo belaunaldi arteko elkarbizitza, besteak beste.

Gainera, Donostiako Udalak gazteei bideratutako etxebizitza-programa aztertuko da, eta administraziotik bidera daitezkeen programa berritzaileen eredu modura, Usurbilgo Udalaren Txirikorda proiektua azalduko dute Usurbilgo alkateak eta Hiritik At kooperatibako kideek. Horrek belaunaldi arteko elkarbizitza sustatzen du.

Ekitaldiak Hiruburu dinamika jarraituko du, hots, hiru protagonista —18-30 urte bitarteko gazteak, kargu politikoak eta teknikoak— gai zehatz bat jorratzeko mahai baten inguruan elkartuko dituen eztabaida-dinamikan oinarrituko da.
Topaketa honen bitartez 2018an Kontadoresen antolatutako #GaztEmantzipazioa jardunaldiari jarraipena emango zaio. Iaz, gentrifikazioa eta turistifikazioak duten eragina mahai gainean jarri ziren, baita hauek alokairuan eta gazteen emantzipazioan dakartzaten ondorioei irtenbidea ematearen beharra arazoa kronifikatu aurretik.

Aurtengo ekitaldian interesa duten pertsonek honako bide hauek jarraituz eman dezakete izena:
● Galdetegia bete: https://labur.eus/milakaelkarbizitza ● Telefono zenbakia: 688737092 (Luisa) ● Posta elektronikoa: etxebizitza@egk.eus

Escribir comentario