26 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
José María Guibert: “Las tecnologías son un medio para la educación, no un fin”
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Gipuzkoa Talent Forum, prestakuntza handia duten gipuzkoarrak berrekartzeko

Miramongo Parke Teknologikoa. Irudia: MuyPymes
20 Dic.18
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Aldundiak zuzentzen duen topaketa honen hirugarren edizioan, 36 enpresa eta 300 pertsona bilduko dira; abenduaren 27an egingo da, goizez, Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan

Gipuzkoa Talent Forumen hirugarren edizioan, Foru Aldundiak bultzatzen duen ekimena, nazioartean esperientzia zabala eta prestakuntza handia duten 300 pertsona inguru elkartuko dira, eta Gipuzkoako 36 enpresek eskaintzen dizkieten proposamenak aurrez aurre ezagutzeko aukera izango dute. Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan ospatuko da topaketa, abenduaren 27an 09.30etatik aurrera. Izena emateko aukera zabalik dago oraindik, lotura hau jarraituz.

Honako enpresa hauek hartuko dute parte aurtengo ekitaldian: ABC Compressors, AF-Incepal, Ampo, CAF, CAF Power & Automation, CTI Spyro, Danobat S. Coop., Datik, Egile Corporación, Etxe-Tar, Fagor Arrasate, Fagor Automation, Fagor Ederlan, Fidenet, Grupo I68 (Zuchetti), Grupo Indaux, Grupo Sarralle, Grupo Ulma, Ibermatica, IK4-Ikerlan, Ikusi, Hispavista, Ibarmia, Indar, Irisbond, Kirolbet, Laulagun, NEM Solutions, Orona, Proyectos Onddi, Plastigaur, Salto Systems, Siemens, Tecnalia, Uvesco eta Vicomtech.

Aurreko urteetan lortutako “arrakastaren ildotik”, Aldundiak dionez, Gipuzkoa Talent Forumen helburua da aurrez aurre jartzea, batetik, Gipuzkoako enpresetan lan egin nahi duten profesionalak eta, bestetik, enpresen eskaintzak eta eskaerak.

Iaz parte hartu zuten gehienak Europako beste herrialde batzuetan lanean jardundakoak ziren (%42a); %39a beste autonomi erkidego batzuetan bizi ziren, eta %19a, Europaz kanpo. %41ak bost urte baino gehiago zeramatzan kanpoan lanean, eta %90a baino gehiago urte horretan eta hurrengo bietan Gipuzkoara itzultzeko asmotan zebilen, lan eskaintza interesgarri bat ateraz gero.

Escribir comentario