Gipuzkoak 3,78 milioi bideratuko ditu Lakidetzarako proiektuetarako

Lankidetzarako laguntzen 2019ko deialdia aurkeztu du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak, Diputatuen Kontseiluak bihar onetsiko duena, eta 3.780.000 euroko aurrekontua duena. […]

pobladoafrica Gipuzkoak 3,78 milioi bideratuko ditu Lakidetzarako proiektuetarako
Irudia: www.ecoclimatico.com.

Lankidetzarako laguntzen 2019ko deialdia aurkeztu du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak, Diputatuen Kontseiluak bihar onetsiko duena, eta 3.780.000 euroko aurrekontua duena. Aurten, eta Afrikarako laguntzak indartzeko asmoz, diruz laguntzen diren proiektuen %25, gutxienez, Afrikan egingo dira. Orobat, lehenengo aldiz balioetsiko da proiektuen jarraitutasuna.

Prentsaurrekoan, Fernando San Martínek Lankidetzako Zuzendari Nagusiak ez ezik, parte hartu dute, baita ere, zenbait entitateren ordezkariek: Tau Fundazioa, Aldarte, Derandei Fundazioa eta Ingeniería para la Comunicación sozietatea. Hor azaldu dute zer egoeratan dauden 2018an jasotako laguntzekin egin dituzten proiektuak.

Lau jardun esparrutan biltzen dira laguntzak:

– Garapen proiektuak Hegoaldeko herrialde pobretuetan: 2.320.000 euro. Ematen den laguntzaren zenbatekoa 15.000 eta 120.000 euro bitartekoa izan daiteke, proiektuko.

– Gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuak: 700.000 euro. Ematen den laguntzaren zenbatekoa 15.000 eta 60.000 euro bitartekoa izan daiteke, proiektuko.

– Gizarte eraldaketarako ekintza puntualak (tokikoak edo nazioartekoak): 400.000 euro. Laguntza, 20.000 eurokoa izan daiteke, gehienez, proiektuko.

– Larrialdiko eta ekintza humanitarioko laguntzak: 360.000 euro. Laguntza, 40.000 eurokoa izan daiteke, gehienez, proiektuko.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa