Gipuzkoak 3,78 milioi bideratuko ditu Lakidetzarako proiektuetarako

Lankidetzarako laguntzen 2019ko deialdia aurkeztu du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak, Diputatuen Kontseiluak bihar onetsiko duena, eta 3.780.000 euroko aurrekontua duena. Aurten, eta Afrikarako laguntzak indartzeko asmoz, diruz laguntzen diren proiektuen %25, gutxienez, Afrikan egingo dira. Orobat, lehenengo aldiz balioetsiko da proiektuen jarraitutasuna. Lau jardun esparrutan biltzen dira laguntzak: – Garapen proiektuak Hegoaldeko herrialde pobretuetan: 2.320.000 euro. Ematen den laguntzaren zenbatekoa 15.000 eta 120.000 euro bitartekoa izan daiteke, proiektuko. – Gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuak: 700.000 euro. Ematen den laguntzaren zenbatekoa 15.000 eta 60.000 euro bitartekoa izan daiteke, proiektuko. – Gizarte eraldaketarako…

pobladoafrica Gipuzkoak 3,78 milioi bideratuko ditu Lakidetzarako proiektuetarako
Irudia: www.ecoclimatico.com.

Lankidetzarako laguntzen 2019ko deialdia aurkeztu du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak, Diputatuen Kontseiluak bihar onetsiko duena, eta 3.780.000 euroko aurrekontua duena. Aurten, eta Afrikarako laguntzak indartzeko asmoz, diruz laguntzen diren proiektuen %25, gutxienez, Afrikan egingo dira. Orobat, lehenengo aldiz balioetsiko da proiektuen jarraitutasuna.

Prentsaurrekoan, Fernando San Martínek Lankidetzako Zuzendari Nagusiak ez ezik, parte hartu dute, baita ere, zenbait entitateren ordezkariek: Tau Fundazioa, Aldarte, Derandei Fundazioa eta Ingeniería para la Comunicación sozietatea. Hor azaldu dute zer egoeratan dauden 2018an jasotako laguntzekin egin dituzten proiektuak.

Lau jardun esparrutan biltzen dira laguntzak:

– Garapen proiektuak Hegoaldeko herrialde pobretuetan: 2.320.000 euro. Ematen den laguntzaren zenbatekoa 15.000 eta 120.000 euro bitartekoa izan daiteke, proiektuko.

– Gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuak: 700.000 euro. Ematen den laguntzaren zenbatekoa 15.000 eta 60.000 euro bitartekoa izan daiteke, proiektuko.

– Gizarte eraldaketarako ekintza puntualak (tokikoak edo nazioartekoak): 400.000 euro. Laguntza, 20.000 eurokoa izan daiteke, gehienez, proiektuko.

– Larrialdiko eta ekintza humanitarioko laguntzak: 360.000 euro. Laguntza, 40.000 eurokoa izan daiteke, gehienez, proiektuko.

Síguenos en nuestro canal de WhatsApp o apúntate a nuestro newsletter para recibir las principales noticias de la semana

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Donostia.eus
Kutxa Fundazioa