29 de octubre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
WeeINN
Estudiantes del grado en Turismo participan en Donostia WeekINN
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Equitación y doma clásica
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Gipuzkoak, Avilés eta Arousarekin batera, Donejakue Bidearen ibilbide berri bat sustatu du

17 Sep.18
Por: A. E. / Redacción
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Archivado en:
Kruzero txikiak ekarri nahi dituzte Pasaiara. Proiektu hau 2017ko “Seatrade Europe” kruzero azokan sortu zen, Hanburgon

Denis Itxaso Kultura diputatuak kruzero txikientzako ibilbide berri bat aurkeztu du gaur goizean, “Donejakue Bidea”, itsas ibilbide bat hiru jomugek antolatu dutena haien iparraldeko portuekin: Gipuzkoa eta Pasaiako Portua; Avilés asturiar hiria eta Avileseko portua; eta Arousako galiziar eskualdea eta Vilagarcíako portua. Deis Itxasoz gain, prentsaurrekoan izan dira Turismoko zuzendaria, Maite Cruzado, eta skype bidez hitza hartu dute Marivi Monteserín Avilés hiriko alkateak eta Sagrario Franco Vilagarcíako Portu Agintaritzako presidenteak.

Proiektu hau 2017ko “Seatrade Europe” kruzero azokan sortu zen, Hanburgon eta bertara abiatu ziren, lehen aldiz, Turismoko Zuzendaritza eta Pasaiako Portua, estrategia turistiko berri bati jarraikiz, hain zuzen ere, San Sebastian Region kruzero txikien jomuga portu gisa sustatzea. Bertan, hiru jomugak batu egin ziren ezaugarri tekniko oso antzekoak baitiztuzte eta horrek potentzial handia du portu esklusiboagoen bila dabiltzan ontzi konpainiak erakartzeko orduan.

Hiru jomugak, beren portuekin batera, elkarrekin lanean aritu dira itsas ibilbide berri bat sustatzeko asmoarekin. “Kruzeroetan, zehazkiago kruzero txikietan, murgiltzeko estrategiak gure jomugei aukera ematen die kalitatezko jomuga gisa sendotzeko, turismo jasangarri eta ez masibo baten bermeekin”, adierazi du Itxasok.

Itsas ibilbide berriak “Donejakue Bidearen Kruzeroa” izena du. 400 milia nautikoko ibilbide bat da, eta Donejakue Bideko interes turistikoko puntu nagusietan geldialdiak egingo ditu. Ibilbidea Vilagarcía Portuan amaitzeko aurreikusita dago, Santiago de Compostelatik gertuen dagoen portua, erromesaldi bidearen ikurra eta bidearen aldaera antzinakoena hasten den puntu zehatza: “Donejakue bideen jatorria´”. Ibilbidearen barruan, jomuga bakoitzak aukera ematen du gastronomiko, kultural eta natural nagusiak ezagutzeko.

Escribir comentario