Inicio » Idiomas » Euskera » Goia alkatea Gasteizen egon da hango bus elektriko inteligente berria ezagutzeko

Garraioak

Goia alkatea Gasteizen egon da hango bus elektriko inteligente berria ezagutzeko

Izan ere, Donostiako Udalaren asmoa hurrengo urteotan horrelako ibilgailuak DBus-en 17. linean ezartzea da

Gorka Urtaran eta Eneko Goia, Gasteizko eta Donostiako alkateak, gaur bus berrian. Irudia: Donostiako Udala.

Bus elektriko inteligentea erakutsi dio Gasteizek Donostiari gaur goizean, han garraio-sistema berria martxan jarri zenetik bigarren astea beteko den honetan. Izan ere, Donostiako Udalak ere bus elektriko inteligentea ezarriko baitu DBus-en 17. linean, hurrengo urteotan. Martxoaren 1ean jarri zen martxan BEI Gasteizen, 7 autobusekin. Hurrengo asteetan osatuko da flota, 13 izateraino.

Arabako hiriburuan egindako topaketa batean, «bi udalek duela urte batzuetatik mugikortasun-eredu iraunkorrago, osasungarriago eta berritzaileago baterantz egiten duten ibilbideari buruzko hausnarketak partekatzeko aukera izan dute bi hirietako alkateek, Gorka Urtaranek eta Eneko Goiak», dio Donostiako udalak bidalitako komunikatuak.

«Vitoria-Gasteiz erreferente da hiri-garraio jasangarri eta eraginkorrean. Horretagik, gaur etorri gara ezagutzera martxan dagoen Bus Elektriko Inteligentea. Espero dugu laster gure hirian ere errealitate izatea», adierazi du Eneko Goiak. «Izan ere, Donostia garraio publikoaren ereduaren eraldaketa prozesuan murgilduta dago. Eta helburua da, jasangarriagoa eta garbiagoa izatea. Prozesu horretan besteak beste, aurreikusita daude Bus Elektriko Inteligentea ezartzea, topoaren zabaltzea igarobidearen bidez edo hiri-mugikortasun jasangarriaren planaren barruan dagoen Datorren Donostia estrategia garatzea».


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Didoe
Kutxa Fundazioa