Inicio » Idiomas » Euskera » Gosariak eta Askariak #Bihotzarekin kanpainak 4.396 euro lortu ditu Gipuzkoan

Solidaritatea

Gosariak eta Askariak #Bihotzarekin kanpainak 4.396 euro lortu ditu Gipuzkoan

Euskadin 11.808 euro  bildu dira Gurutze Gorriak antolatutako kanpainan

Imagen de archivo. Foto: Cruz Roja

2021eko apirilaren 28an. Alcampok eta Gurutze Gorriak antolatutako ‘Gosariak  eta Askariak #Bihotzarekin’ elkartasun kanpainaren bederatzigarren edizioak 4.396 euro  biltzea lortu du Gipuzkoan egoera zaurgarrian dauden familientzat. Euskadin, 11.808 euro  bildu dira, supermerkatuetako bezeroei kanpainaren berri eman zieten 167 boluntarioei esker.

Bildutako zenbateko guztia Gurutze Gorrira bideratuko da, egoera zaurgarrian dauden familiei txartel trukagarriak helarazteko.

Aurten, lehen aldiz, bezeroek 1, 3, 5, 10  edo 20 euroko dohaintzak egin dituzte parte hartu duten Alcampo eta Simply  supermerkatuetan eta beren www.alcampo.es online merkataritza-plataformaren bidez.

Estatu mailan 332.000 euro lortu dira, horietatik 216.000 bezeroek dendetan  eman dituzte eta 110.000 euro eman ditu Alcampok. Oneyk eta Nhoodek 3.000 euro banatu dituzte bakoitzak.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

IV Campeonato de pintxos
Kutxa Fundazioa
Didoe