04 de diciembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
La respuesta del sector turístico a la crisis, eje central de la X Jornada San Francisco Javier
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Lo que entiende un bebé cuando le hablas
Eduki digitala

Gozatu Sarean Euskaraz ehun bat ekimen online dituen atari digital berria

Gozatu Sarean Euskaraz
04 Jun.20
Por: N. S. A. / Redacción
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Archivado en:
Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen proiektua kirolaren inguruko edukia edo web serieak dituzten haurrei zein helduei zuzenduta dago, besteak beste

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Gozatu Sarean Euskaraz atari digitala jarri du martxan. Gune berri honek ia 100 ekimen digital biltzen ditu, euskaraz, eta horien artean daude webguneak, aplikazioak, mugikorrerako jokoan, haurrei zuzendutako hainbat baliabide eta abar. 

Eusko Jaurlaritzak bi ekimen jarri ditu martxan eduki eta baliabide digitalak dinamizatzeko. Alde batetik, guztiak biltegi digital komun batean bildu ditu. Horrela gozatusareaneuskaraz.eus atarian, haurrei zuzendutako baliabideak aurkitu ahal izango dira, hala nola Irrien Lagunak, Eskulanak… Halaber, web serieak, helduentzako baliabieak eta aplikazioak eta kirolaren esparruko edukia ere izango ditu. 

Bestalde, produktu horiek sare sozialetan zabaltzeko kanpaina bat bultzatzea erabaki dute. Hasiera batean, kirolarekin eta aisialdiarekin lotutako baliabideak sustatuko dira, eta, ondoren, kulturaren munduarekin lotutakoak. 

«Ingurune digitalean euskara sustatzeko deialdien hartzaileei produktuak zabaltzeko eskatzen zaie. Egoera honen aurrean eta azken hilabeteetan baliabide digitalek hartu duten pisua kontutta hartuta, aurrerapauso bat ematea erabaki dugu», adierazi du Miren Dobaran, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. 

 

Escribir comentario