“Bizkaiko Diputazioak Zabalgarbi baliatzeko Gipuzkoari egin dion eskaintzaren ondoren agerian geratu da Donostian eraikitzen ari den errauste-planta ez dela beharrezkoa», adierazi du asteazken honetan GuraSOS plataformak. Aldi berean Gipuzkoako Diputazioari eta GHK-ri eskatu die “ekonomiaren zein ingurumenaren ikuspegitik abantailak baino izango ez dituen irtenbide alternatibo baten aukera aintzat hartzeko”. Oposizioan dauden taldeei, aldiz, “irtenbide adostua” errazteko eskatzen die.
Plataformaren kalkuloen arabera, Zabalgarbiren azpiegiturak erabiliz eta hondakinak aurretik trataera egokia jasoaz gero, Gipuzkoak 16.000 tona baino gutxiago izango lituzke bideratzeko. “Donostiako erraustegiaren proiektuan aurreikusitako 200.000 tonako gaitasunetik oso urrun”.
Zentzu honetan eraikitzen ari den proiektuaren kostu ekonomikoa salatu du GuraSOS-ek. “Nola da posible 1000.000.000 de euro gastatu nahi izatea (6.000 euro familia bakoitzeko) beharrezkoa ez den azpiegitura batekin eta gaur egungo egoera ekomikoa zein den jakinda?”.
Absuelven a los dos empresarios acusados de un vertido de cianuro al río Deba en Bergara
La Diputación foral de Gipuzkoa, que ejercía la acusación particular, reclamaba un año de prisión para cada uno
Seguir leyendo