Bihar (ostirala) eta larunbatean, Gurutze Gorriaren Gosariak eta Askariak #ConCorazon kanpainaren bosgarren edizioa izango da. Honen helburua zailtasunak dituzten familietan bizi diren umeentzako elikagaiak biltzea da. Erronka 2 milioi gosari eta askari biltzea da.
Gipuzkoan, Oiartzun eta Irungo Alcampo hipermerkatuek hartzen dute parte. 2016ko kanpainaren edizioan, 14.432 kilo janari bildu ziren bi hipermerkatuetan eta 48.000 gosari eta askari baino gehiago banatu ziren. Edizio honetan, aurreko kopurua gainditzea da helburua. Elikagaiak ostiral eta larunbatean, goizeko 10etatik gaueko 22.00etara, Alcampo supermerkatuetan egongo diren Gurutze Gorriko boluntarioei eman ahal izango zaizkie.
Una década de Dabadaba: la sala de conciertos que reina en solitario en Donostia
En su décimo aniversario se consolida como el claro y casi único referente musical de la ciudad
Seguir leyendo