24 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
José María Guibert: “Las tecnologías son un medio para la educación, no un fin”
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Hanburgoko NDR Elbphilharmonie Orchestra Hamabostaldira dator

Hamburg ; NDR – Elbphilharmonie Orchester im Großen Saal der Elbphilharmonie
21 Ago.18
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Archivado en:
Aurreko larunbatean kontzertu sinfonikoen ondoren edizio honetako nazioarteko lehen orkestraren txanda da

Bihar asteazkena, abuztuaren 22an, iritsiko da Musika Hamabostaldira 79. edizio honen nazioarteko lehenengo orkestra: Hanburgoko NDR Elbphilharmonie Orchestra, Alemania iparraldeko talde garrantzitsuenetariko bat. 35 urte eta gero itzuli da jaialdira, 1983an izan ondoren, orkestraren aurreko izenarekin: NDR Orkestra Sinfonikoa. Kursaal Auditorioan izango da kontzertua, 20.00etatik aurrera.

Talde alemanak historia berezia du eta Bigarren Mundu Gerrari lotua dago. NDRek (Norddeutscher Rundfunk, hau da, Alemania Iparraldeko Irratia) Hanburgon zuen egoitza, eta gerra garaian suntsitu ez zen Alemania Mendebaldeko irrati-estazio bakarra izan zen. Gerra bukatu ondoren, irrati-igorgailu haren babesean britainiarren okupazioak orkestra berri baten sorrera bultzatu zuen eta eraitsiak izan ziren beste orkestren musikari askori eman zien lana. 1945eko azaroan eman zuen lehen kontzertua, Yehudi Menuhim biolinista famatua bakarlari zela eta Schmidt-Isserstedt zuzendariarekin; zuzendari titularra izan zen 1971. urtea arte.

Donostian Krzysztof Urbanski izango da NDR Elbphilharmonie Orchester-en zuzendaria, hau da, taldearen zuzendari gonbidatu nagusia 2015-2016 denboraldian. Christian Gerhaher baritonoa izango da kontzertuaren beste protagonista nagusia.

Sarrerak. Kontzertu honetarako sarrerak www.quincenamusical.eus webgunean eta Kursaaleko eta Victoria Eugenia antzokiko leihatiletan eros daitezke.

Escribir comentario