Inicio » Idiomas » Euskera » Helburua: Gipuzkoako Gerrako Umeen memoria berreskuratzea

Erbestea

Helburua: Gipuzkoako Gerrako Umeen memoria berreskuratzea

Intxorta 1937 Kultur Elkartea Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bildu da lan hau bultzatzeko

Ion gambra eta Intxorta 1937ko kideak, gaur goizez, prentsaurrekoan. Argazkia: Gipuzkoako foru Aldundia

Intxorta 1937 Kultur Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Gerra Zibilaren ondorioetatik ihesi, erbestea ezagutu zuten Gerrako Umeen memoria identifikatu eta berreskuratzeko ikerketa bat abiarazi du. Helburua da Gipuzkoan jaiotako haurrak identifikatzea eta euren bizitzaren argazki edo historia labur bat lortza. Bizirik jarraitzen dutenen artean, elkarrizketa sakonak egingo dira.

Hala jakinarazi dute gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko foru zuzendariak, Ion Gambrak, eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteko kide Julia Mongek eta Josu Chuecak. Dagoeneko Debagoienako Gerrako Umeen inguruko azterlana burutu du elkarteak eta herriz herriko omenaldiak sustatu ditu. Datozen bi urteotan lurralde osora zabalduko da ikerketa. 

“Memoria beharrezko balioa da kultura benetan demokratikoa eraikitzeko, elkarrekiko errespetuan eta bizikidetza baketsuan oinarrituta egongo dena eta iraganeko akatsetan erortzea eragotziko duena”, adierazi du Gambrak.

Josu Chuecak, bere aldetik, «Memoria historikoan hutsune handi bat betetzera» datorrela esan du. Erbestearen ezagutzan eta batez ere, umeenean. 

Dokumentazioari dagokionean, Intxorta 1937 elkarteko kideak lanean aritu dira Salamancako memoria historikoaren dokumentazio zentroan, Alcala de Henaresko Administrazioaren Artxibo Nagusian eta Bartzelonako artxiboetan. Beste artxibo batzuk ere aztertuko dituzte, adibidez Parisen daudenak.

Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gerrako Umeen oroimena aitortzeko eta aldarrikatzeko ekitaldia antolatu nahi du.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

IV Campeonato de pintxos
Didoe
Kutxa Fundazioa