Hil ondoren, Elena Barrena Osorok jasoko du 2025eko Ondare Saria

Gipuzkoako Foru Aldundiak historian eta irakaskuntzan egindako ekarpen bikaina aitortu dio eibartar historialariari

ElenaEibar Hil ondoren, Elena Barrena Osorok jasoko du 2025eko Ondare Saria

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak erabaki du Elena Barrena Osoro historialari eibartarrari hil ondoren ematea 2025eko Ondare Saria. Historialari, unibertsitateko irakasle eta ikertzaile gisa, Barrenak (Eibar, 1953 – 2024) ibilbide osoa eskaini zuen ikerketari eta irakaskuntzari, arreta berezia jarriz Erdi Aroko Gipuzkoan, hiribilduen jatorrian eta komunikazio sare historikoetan.

Bere lanak ezinbesteko erreferentzia dira lurraldearen bilakaera historikoa eta soziala ulertzeko, eta horien artean nabarmentzekoa da doktore-tesia: “Las transformaciones en la organización social de un territorio cantábrico durante la época medieval: la reforma histórica de Guipúzcoa”.

Goizane Álvarez Kulturako foru diputatuak azpimarratu duenez, “Elena Barrena gure tradizio akademiko eta kulturalaren adibide argia izan zen: emakume aitzindaria, zorrotza eta eskuzabala. Gipuzkoak historialari handi bat ez ezik, ikerketan eta unibertsitatean bidea ireki zien maistra bat ere aitortzen du.”

Saria azaroan banatuko da Donostian egingo den ekitaldi instituzionalean.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa