Elias Querejeta Zine Eskolan (EQZE) garatutako dozena erdi proiektu hautatu ditu Lisboako Nazioarteko Zinema Festibalak. Jaialdia maiatzaren 1etik 11ra bitartean ospatuko da.
Goizane Álvarez Kulturako diputatuak azpimarratu duenez, «gero eta eskolako profesional gehiago parte hartzen hari dira nazioarteko zinema-festibaletan. EQZE, Kultura Departamentua duela 7 urte martxan jarri zenetik egiten ari den lan onaren seinale oso positiboa da hori. Lurraldeari dagokionez, oso garrantzitsua da ikasleek beren ezagutza zinematografikoak finkatzeko eta prestatzen jarraitzeko aukera izango duten zentro bat izatea».
Eskolan egindako eta IndieLisboak hautatutako ekoizpenen artean, Jaume Claret Muxarten «La nostra habitació» film laburra dago, urtearen hasieran Rokaldameko Nazioarteko Zinemaldian estreinatu ondoren.
Elías Querejeta Zine Eskolan ekoitzitako beste bi titulu, Maria Inês Gonçalvesen La durmiente eta Paula Tomás Marquesen Duas vezes João Liberada, Lehiaketa Nazionaleko programazioaren parte dira. Atal honetan, Stephanie Ricciren Quem se Move ere parte hartuko du, eskolara sartu aurretik egindako film laburra.
Bestalde, IndieLisboa Lab, jaialdiaren mentoretza espazioak, EQZEko ikasleen garapenean dauden bi proiektu hautatu ditu. María Novoren Pela Boca Morre o Peixe eta Stephanie Ricciren Eu Tenho Pavor da Velhice dira proiektuak



Deja un comentario