Donostitik
  • Síguenos en Telegram
  • Coronavirus
  • Reportajes
  • Entrevistas
  • Blogs
  • Galerias
  • Euskera
  • Secciones
    • Información general
    • Cultura
    • Deportes
    • Sucesos
    • Deusto informa
    • Donostiatxikia
  • Agenda
No Result
View All Result
  • Síguenos en Telegram
  • Coronavirus
  • Reportajes
  • Entrevistas
  • Blogs
  • Galerias
  • Euskera
  • Secciones
    • Información general
    • Cultura
    • Deportes
    • Sucesos
    • Deusto informa
    • Donostiatxikia
  • Agenda
No Result
View All Result
Donostitik
No Result
View All Result
Inicio Idiomas Euskera

Kaleratzeak Stop-ek Auzitegi Gorena banketxeen mende dagoela salatzen du

Por C. F. / Redacción
8 noviembre, 2018
Tiempo de lectura: 1 min
0

Foto: Santiago Farizano

Kaleratzeak Stop plataformaren kide eta zale diren berrogeita hamarren bat pertsona bildu dira gaur goizean Donostiako Justizia Jauregiaren aurrean. Taldeak bere haserrea agertu nahi zuen, bere iritziz Auzetegi Gorenak bankarekiko erakusten duen menpekotasuna lotsagabekeri handi bat delako. Horregatik, “funtsezko aldaketak” eskatzen du botere judizialean. Ekitaldian Justizia Jauregian bertan garbitzen duten emakumeek hartu dute parte ere, […]

Kaleratzeak Stop plataformaren kide eta zale diren berrogeita hamarren bat pertsona bildu dira gaur goizean Donostiako Justizia Jauregiaren aurrean. Taldeak bere haserrea agertu nahi zuen, bere iritziz Auzetegi Gorenak bankarekiko erakusten duen menpekotasuna lotsagabekeri handi bat delako. Horregatik, “funtsezko aldaketak” eskatzen du botere judizialean. Ekitaldian Justizia Jauregian bertan garbitzen duten emakumeek hartu dute parte ere, greban 51 egun daramatzatenak.

Su birtuala hasi duen tximista Auzitegi Gorenak (AG) azken asteotan atera eta deuseztatu duen hipotekei buruzko zergaren epaia izan da. Gogora dezagun hasiera batean bankuetxeek (eta ez beraien bezeroek) ordaindu behar zutela agindu zuela; burtsan asko jaitsi ziren hauek, eta epaiaren ohiz kanpoko geldiketa erabaki zuen AGk. Azken orduotan, bozketa estu baten ondoren (13-15), Gorenak bezeroari berriro bota dio ordainketaren betekizuna, AGren jurisprudentziak zioen bezala.

Kaleratzeak Stop-entzat, irizpide aldaketa hau testuinguru baten barruan ulertu behar da: “Lardaskeri bat da, Auzitegi Gorena bankuetxeen mende dagoelaren beste froga bat”, dio Rosa García bozeramaileak. Plataformak batez ere Gorenaren “kupula” seinalatzen du, eta ez estamentu osoa. Izan ere, bankuen gehiegikerien aurka Gipuzkoako auzitegietatik “epai oso ausartak” atera dituztela onartzen du.

Taldeak bi buru eskatzen ditu batez ere: Carlos Lesmes (AGren presidentea) eta Luis María Díez-Picazo (AGren Administrazioarekiko Auziei buruzko Aretoaren presidentea). Azken honen botoa azken epaia bezeroen aurka joatearen gako bat izan da, eta “Picazoren dimisioa lehenengoa izan beharko litzateke, bere familiarraren bulegotik banketxeen interesak defendatzen dituelako”.

Egoera zerbait konpontzeko Madrilgo Gobernuak prestatu duen lege-dekretua “positiboa iruditzen zaigu, baina urria”, gehitzen du Garciak. Bozeramaileak gogorarazten du atzean “milaka familia geratu direla”, hau da “bankuetxeek jasan behar zuten zerga bat ordaindu zutena”, beste gehiegizko klausula gehiagoren artean. Eta guzti hori gertatu zen oraingo eta lehengo Gobernuek herritarren alde “ezer egiten ez zuten bitartean”, beti bere iritziz. Banka, aldiz, “diru publikoarekin erreskatatu dugu guztiok”.

Tags: #etxebizitza#kaleratzeakstop

Más Noticias

No Content Available

Noticias recientes

Reyes Católicos y su cambio tranquilo
Destacada

Reyes Católicos y su cambio tranquilo

Por Jon Pagola Galardi
19 abril, 2021

Sin armar mucho ruido, la céntrica zona de ocio donostiarra se ha renovado con locales de aires modernos que conviven...

Read more

Lunes claro y templado

Queman varios contenedores en Amara Berri

Rompe las patas e intenta ahorcar a un perro en Arrasate

Osakidetza convoca a los clientes del bar Olakua de Oñati para un cribado

Kuix
Ekogunea
Copyright 2021. Donostitik.com
[email protected]
Tel: 666 01 41 00
  • Síguenos en Telegram
  • Coronavirus
  • Reportajes
  • Entrevistas
  • Blogs
  • Galerias
  • Euskera
  • Secciones
  • Agenda

© 2021 Donostitik.com Tel. 666 01 41 00

No Result
View All Result
  • Síguenos en Telegram
  • Coronavirus
  • Reportajes
  • Entrevistas
  • Blogs
  • Galerias
  • Euskera
  • Secciones
    • Información general
    • Cultura
    • Deportes
    • Sucesos
    • Deusto informa
    • Donostiatxikia
  • Agenda

© 2021 Donostitik.com Tel. 666 01 41 00

Welcome Back!

Login to your account below

Forgotten Password?

Retrieve your password

Please enter your username or email address to reset your password.

Log In

Add New Playlist