22 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Deustuko Unibertsitateak ongietorria egin die 1. mailako 2.000 ikasle berriei
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Kimia Kamvari artista iraniarra bere obraren gidaria izango da bihar Cristina Enean

Kimia Kamvari. Foto: Tabakalera.eu.
11 Ene.19
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Hor dago 'Nature Change' bere erakusketa, otsailaren 22a arte; bisita gidatura joateko ez da aldez aurretik izena eman behar, eta otsailaren 16an beste bat egongo da euskaraz

Nature Change Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean ikusgai dagoen erakusketa baten izena da, otsailaren 22ra arte han egongo dena. Bere egilea, Kimia Kamvari, iraniarra da, baina 2015 urteko irailatik Astigarreta izeneko Beasaingo landa-ingurune batean bizi da. Eta bihar arratsaldean (17.00etan) erakusketara hurbiltzen denak aparteko aukera izango du: autorea bera gidari gisa arituko da.

Biharko bisita gidatua erderaz izango da, eta otsailaren 16an beste antzeko bat egingo dute euskaraz, kasu horretan erakusketaren komisarioa den Nader Koochaki-rekin. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Gipuzkoako barnealdera iritsi zenetik artistak garatutako lanak erakusten dira esposizio honetan. Hiru udazkenez
osatutako denbora tartean, bere ingurunearen eta lanaren arteko distantzia murrizten saiatu da Kimia. Materiari eta bizitzari, arteari eta naturari buruzko arakatze lan bat da, elkarri lotutako lan-sail batzuetan itxuratzen joan dena.

Escribir comentario