29 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
José María Guibert: “Las tecnologías son un medio para la educación, no un fin”
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Koldo Mitxelena berria “hausturarik gabeko bilakaera” izango da

29 Ago.18
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Archivado en:
Eraikina berritzeko lanak Astigarraga y Lasarte SLP-k eta Bab Arquitectos SLP-k osatutako aldi baterako enpresa batasunak egingo ditu. Gazteak kulturara hurbildu nahi dute

“Gazteak kulturara eta kulturaren balioetara hurbiltzea lortu nahi dugu. Hausturarik gabeko bilakaera bat da”. Modu honetan laburbildu du Denis Itxaso Kultura diputatuak Koldo Mitxelena Kulturunea eraikina berritzeko lanak eta Astigarraga y Lasarte SLP-k eta Bab Arquitectos SLP-k osatutako aldi baterako enpresa batasunak egingo ditu. Haien proiektua KMK-2020 da eta Foru Aldundiak deitutako ideia lehiaketan finalista gelditu ziren bost proiektuen artean aukeratu du epaimahaiak. Gaur goizeko prentsaurrekoan Itxasoz gain epaimahaiko kide den Joaquin Montero arkitektoa eta KM zentroko zuzendaria, Patxi Presa, bertan egon dira.

Proposamen irabazleak, oraingo egiturari eutsiz, barruko hormetan bao handiagoak irekiko ditu eta espazioen moldakortasuna bultzatuko du. Behe solairuan espazio publiko handi bat proposatzen du atondo zabal batekin, bertan egongo delarik ekitaldi aretoa, oraingo kokapen berean.

KM berriak espazio berriak sortzea du helburu, zentroa erabiltzaile berriei irekitzeko (haurrak eta familiak); espazioen irazkortasuna handitu nahi dute eta eraikinaren barruko irudia aldatzeko ideia dute.

Irakurketa areto handi bat sortzeko ideia azaldu dute, liburutegiko erabiltzaile guztientzat irekia egongo dena; eta balioa emango zaio Ganbara aretoari, zentralizazioan eta irisgarritasunean irabaziz.

Escribir comentario