Inicio » Idiomas » Euskera » Konfinamenduan zehar Gipuzkoako hondakinen sorrera %6,7 handitu egin da

Hondakinak

Konfinamenduan zehar Gipuzkoako hondakinen sorrera %6,7 handitu egin da

Gipuzkoan hondakinen sorrera% 6,7 igo da konfinamenduan zehar. Gainera, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko eta Ingurumeneko diputatu Jose Ignacio Asensiok gaur goizean

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidente eta Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensio. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoan hondakinen sorrera% 6,7 igo da konfinamenduan zehar. Gainera, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko eta Ingurumeneko diputatu Jose Ignacio Asensiok gaur goizean adierazi duenez, Kontsorzioko mankomunitate guztien esku jarri ditu banakako 33.920 babes-ekipamendu (NBE). Horrela, bilketan lan egiten duten pertsonek beren zeregina modu seguruan egin ahal izatea bermatzen da.

Kontsortzioak eskuratutako datuen arabera, GHK-k zuzenean tratatutako hondakinei dagokiona, hondakinen sorrerak % 6,7 egin du gora urtarrileko zenbatekoarekin alderatuz, 15.293 tonatik 16.328 tonara igaroz apirilean aurreikusten zen bezala. Gehikuntza hau gertatu da etxeko hondakinengatik, izan ere, % 11,3 handitu da aldi honetan, 10.446 tonatik 11.626 tonara igaroz. Legazpiko plantan tratatutako ontziek gorakada arina izan dute ere, % 7,4koa hain zuzen, urtarrilean 841 tonatik 904 tonara igaroz. Biohondakinak berriz, % 5eko jaitsiera jasan du eta urtarrileko 4.006 tonak 3.798 tonara igaro dira. 

Asensiok nabarmendu du, bere eskumenen eremuan egon ez arren, Kontsortzioak norbera babesteko ekipamendu eskuratu eta mankomunitate guztien eskura jarri dituela, hondakinen bilketan lan egiten duten pertsonen segurtasuna bermatzeko. Zehazki, hauek izan dira banatu diren ekipamenduak: 33.920 eskularru-pare, 9.900 maskara FPP2, behin erabiltzeko 2.000 lan-jantzi, 1.200 mantal eta 159 litro gel hidroalkoholiko. Asensiok nabarmendu nahi izan du GHK-ko giza lantaldearen “jarduera bikaina” eta bere esker ona adierazi nahi izan die hondakinen bilketan lan egiten duten pertsona guztiei: “Beraien kolaborazioari esker, herritarrentzat eta osasun publikoarentzat oinarrizkoa den zerbitzuari erantzuna ematen ari gara egunero”.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Didoe
Kutxa Fundazioa