Kutxa Fundazioak Inspira Gazteak Sarien 15 finalistak iragarri ditu

Guztira 120 proposamen baino gehiago jaso dira aurtengo edizioan

Kutxa Fundazioak Inspira Gazteak Sarien 15 finalistak iragarri ditu

Kutxa Fundazioak gaur aurkeztu ditu Inspira Gazteak Sarien bigarren edizioko 15 finalistak. 23 eta 30 urte bitarteko 12 neska eta 3 mutilen ideia, proiektu edota konpromisoari lotutako ibilbideak nabarmendu dira aurtengoan. Ekainaren 26an, 5 irabazleak nortzuk diren jakingo da Tolosako TOPIC zentroan egingo den sari banaketan. 15.000 €ko saria jasoko du gazte bakoitzak bere konpromisoari lotutako ibilbidearekin jarraitu ahal izateko.

Inspira Gazteak Sarien bitartez, talentu gaztea eta konprometitua sustatu, lagundu eta nabarmendu nahi ditu Kutxa Fundazioak, Gipuzkoako gazteak lurraldearen alde mugitzen direla sinetsita eta euren lana balioan jartzeko asmoz. Hala, beste gazteentzat erreferente izan daitezkeen pertsonak lehen lerrora ekarri nahi dira eta beraien egitekoarekin jarraitzeko aukera berriak eskaini nahi zaizkie.

Parte hartze handia eta anitza

Aurtengo edizioan parte-hartzea handia izan da, 120 proposamen baino gehiago jaso baitira. Lehen sailkapena kanpo erakunde batekin egin da eta, orain, Kutxa Fundazioak eratutako epai-mahaiaren egitekoa izango da 5 irabazleak hautatzea. Epai-mahaikideak ondorengoak dira: Aizpea Goenaga (lehendakaria), Felix Arrieta, Aitziber Sarobe, Blanca Zaragüeta eta Ion Irurtzun.

Kutxa Fundazioko ordezkariek azpimarratu dutenez, 15 finalisten perfilak oso anitzak zein aberatsak dira. Bakoitzak bere ekarpena eremu desberdin batetik egiten baitu: biktimologia, jasangarritasuna, adimen artifiziala, hiri osasuna, zientzia-dibulgazio eta ikerkuntza, zahartzaroa, artea, ikus-entzunezkoak…

Gainera, adin desberdinetako gazteek hartu dute parte. Finalista gazteenak 23 urte ditu eta helduenak, berriz, 30. Proposamenak Gipuzkoa osotik jaso izana ere balioan jarri du Kutxa Fundazioak. Izan ere, Donostialdeatik (%32), Urola Kostatik (%12), Oarsoaldeatik (%11), Buruntzaldeatik (%9,7), Tolosaldeatik (%8,9), Bidasoatik (%8), Goierritik (%6), Debagoienatik (%5,6) eta Debabarrenatik (%4).

Sari banaketa

Aurtengo edizioaren sari banaketa ekainaren 26an ospatuko da, osteguna, Tolosako TOPIC Museoan. Zuzeneko ekitaldian ezagutaraziko dira Inspira Gazteak Sarien bigarren edizioko 5 irabazleak nortzuk diren, eta bakoitzak 15.000 €ko saria jasoko du bere ibilbidearekin jarraitzeko.

Sari banaketara aurtengo finalistak, iazko irabazleak eta Gipuzkoako erakunde eta elkarte desberdinetako ordezkariak gerturatuko dira. Honez gain, sari banaketa ikusgai egongo da amaitu ondoren Kutxa Fundazioko YouTube kanalean.

2025 edizioko finalistak

  1. Shrabani Aranzabe-Pita
  2. Leyre Padilla López
  3. Ainhoa Bereziartua Aranzabal
  4. Sofia Luisa Soares Ferreira Nunes Teixeira
  5. Maddi Goikoetxea Juanena
  6. Sara Recalde Elizalde
  7. Jon Gil Barreiro
  8. Maite Ponferrada
  9. Xanti Agirrezabala Ceberio
  10. Sandra Piñeiro Fungueiriño
  11. Nekane Azpiazu Lejardi
  12. Eider Etxeberria Bergaretxe
  13. Ander Larruscain Garate
  14. Miren Agirregomezkorta Iza
  15. Mireia de la Parra Otamendi

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa