01 de octubre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
José María Guibert: “Las tecnologías son un medio para la educación, no un fin”
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Protección infantil ante el Covid: Mascarillas
## Lo + visto
DE LA SEMANA

LABek Gipuzkoako Aldundiko hauteskunde sindikalak irabazi ditu

Palacio de la Diputación. Foto: Fomento de San Sebastián.
13 Dic.18
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Horrela, orain dela lau urte lortu zuen garaipena berritu du sindikatuak, jokoan zeuden 28 delegatuetatik 9 eskuratuz; bere atzetik ELA (8), CCOO (6) eta Bazkuna (5) geratu ziren

LAB sindikatuak Gipuzkoako Aldundian atzo egon ziren hauteskunde sindikalak irabazi dituela jakinarazi egin du. Izan ere, jokoan zeuden 28 ordezkarietatik 9 lortu zituen LABek (zortzi funtzionarioen artean eta bat laboraletan). ELAk 8 ordezkari izango ditu (6+2); CCOOek, 6 (5+1); eta Bazkunak, 5 (4+1). Horrela, LABek orain dela lau urte egin ziren hauteskundeetako garaipena berritzen du.

LABek azpimarratzen duenez, zazpi kolegioetatik bostetan ere gertatu da lehenengoa, hau da Donostiako Foru jauregian, Tolosan, Eibarren, Zarautzen eta Irunen.

Sindikatuak komunikatu batean dionez, emaitza hauek azken lau urteotako lana “saritu” egiten diote. “Izan ere, sindikatuaren esku egon den Langile Batzordeko lehendakaritzatik, eta beste sindikatuekin elkarlanean, LABek bete du langileen eskubideen eta zerbitzu publikoen defentsaren aldeko konpromisoa”. Lana horrekin jarraituko duela promesten du orain, “lan baldintzen alde borrokatuz eta ordezkaritza kolektiboak bultzatuz”.

Escribir comentario