24 de noviembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Estudiantes de Deusto practican lo aprendido en un Juzgado de Primera Instancia
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Equitación y doma clásica

Langabezia eta krisia dira Gipuzkoako arazorik larrienak herritarren %55en ustez

24 Oct.17
Por: S. F. / Redacción
Tiempo de lectura: 2 minutos

Krisia eta langabezia dira, oraindik ere, probintzian dituzten arazorik larrienak gipuzkoarren %55en aburuz, hori dela eta, sustatzeari lehentasuna eman behar zaiola uste du %63,2k. Aldundiaren soziometroak gaur jakitera eman dituen datuen arabera, %53,3k Gipuzkoak bere horretan jarraitzen duela, eta %31k azken legealdian hobera egin duela nabarmentzen du, alabaina, %12,1ek txarrera egin duela esan du. Aldundiaren gobernuaren irudia eta honen jokaera ona da %36,4ren iritziz, eta ez ona ezta txarra ere %38k esan duenez. Markel Olano ahaldun nagusiak 5,57ko nota jaso du; maiatzean egin zen azken inkestan jasotakoaren oso antzekoa.
Hiritarrek 6,05eko nota eman diote beren egoera ekonomikoari, maiatzekoaren oso antzekoa (6,00). %56,7k uste du bere bizi-maila orain dela bi/hiru urtekoa bezalakoa dela, %29,2k txarrera egin duela, eta %12,7k hobera egin duela. %53,7k esan du bere etxeetan “arazorik gabe” heltzen direla hile bukaerara, baina %32,7k, ordea, “estu eta larri” heltzen direla diote.
%61,5ek uste du bere ekonomiak berdin jarraituko duela hurrengo urtean, eta %14,4k uste du hobetu egingo dela. %52,9ren iritziz, Gipuzkoa krisialditik ateratzen hasi da eta %48,9k Aldundiaren lana positiboa izaten ari dela lurraldearen susperraldi ekonomikoarentzat baieztatzen du, baina %25,4k ezetz dio.
Imanol Lasa bozeramaileak esan duenez, egoera ekonomikoarekiko konfidantzak “gora egiten jarraitzen du”ela azaltzen dute datu hauek, tendentzia “positiboa” dela, eta gizarteak Aldundiak hasitako “erronka estrategiakoa” babesten duela ekonomia suspertze eta enplegua sortzeari dagokienez, baina “gehiago behar dela” ere, argi utzi du.
Etorkizuneko erronka estrategien barruan, %21ek entzuna du Foru Aldundiak martxan jarritako Etorkizuna Eraikiz dinamika, eta 5,56ko nota eman diote. Dinamika honetako proiekturik ezagunenak Pasaiako zahartze zentroa eta cibersegurtasun industria-zentroa dira. Zentzu horretan, Aldundiak gizarteratze estrategia indartzen jarraitu behar duela aipatu du “dinamika hau ezagutzera ematen jarraitzeko eta herritarrak sartzeko, horren araberakoa baita neurri handi baten, proiektuaren arrakasta”.
Gipuzkoarren %67,1en aburuz, egungo gazte generazioek beraien gurasoenak baino etorkizun txarragoa izango dute bizi-kalitateari dagokionez, eta %81,7k uste du, aldaketa klimatikoak, estaduen arteko gatazkek, terrorismoak eta antzeko gai orokorrek gure etorkizuneko ongizatean, orain baino eragin handiagoa izango dutela.
Ongizate-estatuaren jasangarritasuna (10etik 8,33), enpleguaren kalitatea (8,29) eta gizarte desberdintasunak (8,03) dira, ordena horretan, gipuzkoarren artean ezjakintasun gehien sortzen dituzten gaiak.

Escribir comentario