Inicio » Idiomas » Euskera » Larunbat honetan bigarren eskuko merkatua Easo Plazan

Birziklapena

Larunbat honetan bigarren eskuko merkatua Easo Plazan

Donostiatrukek etxean ditugun eta jada erabiltzen ez ditugun artikuluei beste erabilera bat ematea du helburu

Donostiatruk

Artxiboko irudia. Easo plaza. Argazkia: Santiago Farizano

Datorren larunbatean, apirilaren 17an, bigarren eskuko merkatua egingo da 10:00etatik 14:00etara Easo Plazan: Donostiatruk. Etxeko produktuei, hondakin bilakatu baino lehen, beste erabilera bat eman nahi dien merkatua da hau, eta etxean ditugun eta jada erabiltzen ez ditugun artikuluen onura ekonomikoren bat ateratzeko aukera ematen du. Arropa, jostailuak, liburuak, etab. saltzen dituzten postuak aurkitu ahal izango dira.

Objektuak berriro erabiliz euren balio-bizitza luzatu egiten da. Hori horrela, hondakin kopurua, produktuen ekoizpenak ingurumenean dituen eragin kaltegarriak, eta baliabideen kontsumoa gutxitu egiten dira.

PreOsasun-krisiak prebentzio-neurri batzuk hartzea eskatzen du: postu kopurua mugatuko da; produktuak manipulatzea saihestuko da; baita arropak probatzea ere, etab. Era berean, kontuan hartu beharko da erakutsiko diren produktuak erabilita daudela. Hori dela eta, erosi ondoren desinfektatu beharko dira.

Zuzenean interesatzen zaizkizun objektuak eros ditzakezu postuetan. Zure objektuak guk saltzea nahi baduzu antolatzaileen postura ekar ditzakezu goizeko 09:30k eta10:00k bitartean. Prezioa jarri ondoren bertan utzi eta merkatua amaitzean dirua jasotzera, edo saldu ez badira objektuak hartzera, itzuli behar da. Gehienez 5 objektu utzi daitezke.

Donostiatruk-ek norbanakoen artean bigarren eskuko objektuen erosketa edo salmenta errazteko bertsioa du sarean. Beraz, nahiago baduzu bertan iragarkia jarri eta objektuak sal ditzakezu. Bestalde, behar ez dituzun objektuak oparitu egin nahi badituzu, honako web orri hau erabil dezakezu: nolotiro.org. Bestela, horiek bildu eta berrerabiliko dituen elkarte bati dei egin diezaiokezu: emaús, cáritas…

Erosketaren bat egingo dutenen artean Egia auzoko Km0 jatetxe begano begetarianoan bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozketatuko da.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Didoe
Kutxa Fundazioa