viernes 05 de junio de 2020
FacebookTwitterInstagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SURF . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA / AUTOCARAVANISMO
Logo
## Agenda Kutxa
TODAS LAS NOTICIAS
El Concurso ESME a la mejor idea empresarial de DBS culmina en youtube su XXIX edición
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Puentes de espaguetis, una actividad DIY de ingeniería
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Lasarte: gizonezko bat atxilotuta beste bi erasotzeagatik, horietako bat bere semea

Lasarte-Oria. Irudia: Kulturweb.
18 Mar.19
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Arrastatuak jarrera oldarkorra hartu zuen hasieratik ertzainen aurrean, eta kalteak egin zituen patruila-autoan polizia-egoitzara zeramatenean

Ertzaintzako agenteek 38 urte dituen gizonezko bat atxilotu zuten atzo, lesio-delitu batengatik. Arrastatuak eta honen semeak istilua izan zuten beste gizonezko batekin eta eraso egin zioten, eta biktima ospitalean artatu zuten. Baina, aurrerago, aita semearen kontra borrokan hasi zen ere, hau ere lesionatu zuelarik.

Segurtasun Sailaren oharraren arabera, atzo, igandea, goizeko 06.30ak aldera, aita-seme batzuk borrokan aritu ziren beste gizonezko batekin Lasarteko Pablo Mutiozabal kalean. Erasotuak alde egin zuen eta lagun baten etxean hartu zuen babesa, eta honek SOS Deiak 112ra deitu zuen. Etxebizitzara Ertzaintzako agenteak eta osasun-langileak hurbildu ziren, biktimak hainbat zauri baitzituen eta odoletan baitzegoen, eta, azkenean, Donostia Ospitalera eraman zuten.

Bien bitartean, beste polizia-dotazio batzuk erasotzaileen bila hasi ziren, eta Adarra plazako atari batean aurkitu zituzten. Susmagarrien jarrera oldarkorra eta urduria zen, eta menderatu egin behar izan zituzten, beraz. Dirudienez, aitak, Pablo Mutiozabal kalean borrokan aritu ondoren, semeari ere egin zion eraso, eta honek hainbat ebaki zituen gorputzean.

Azkenean, aita lesio-delitua leporatuta atxilotu zuten, eta 18 urteko semeari, berriz, eginbideak hasi zizkioten lesio-delitu batengatik eta Pablo Mutiozabal kalean borrokan ari zirela aparkatuta zeuden bi ibilgailutan kalteak egiteagatik. Bestalde, Adarra plazako arkupeetan dirudienez erasoan erabili zuten kuter baten hondarrak aurkitu zituzten.

Arrastatuak jarrera oldarkorra hartu zuen hasieratik agenteen aurrean, eta kalteak egin zituen patruila-autoan polizia-egoitzara zeramatenean. Atxilotuak Ertzaintzarekin duen historialaren arabera, aurretik hogei bat aldiz arrastatu dute, eta gaur eramango dute epailearen aurrera.

Escribir comentario