Inicio » General » Luis Valtueña Nazioarteko Sari ospetsuaren 26. edizioa Donostiara iritsi da

Fotokazetaritza

Luis Valtueña Nazioarteko Sari ospetsuaren 26. edizioa Donostiara iritsi da

Argazki humanitarioa izango da protagonista Okendo Kultur Etxean, gaurtik ekainaren 15era ikusi ahalko den erakusketan

Huelvako Hilerriko Tapia, hiriburuan kolpe militarra jaso ondoren fusilamenduak egiten ari ziren tokia. 1.000 pertsona baino gehiago fusilatu zituzten. «Donde no habite el olvido» serieko Maria Claussen irudia, lehiaketaren irabazlea

Donostiako Udaleko Lankidetza Bulegoak, Donostia Kulturaren eta Giza Eskubideen Zinemaldiaren laguntzarekin, Luis Valtueña Sariaren 26. edizioa ekarri du Donostiara.

«Medicos del Mundo» elkarteak 1997az geroztik emandako sari prestigiodun honek urtero munduosoan arazo sozialak, bidegabekeriak, eta giza eskubideen urraketak, modu egiazkoaneta hunkigarrian erakusten dituzten pertsonen argazki-bikaintasuna aitortzen du.

5 fotokazetariren lana

26. edizioak 5 fotokazetariren lana jasotzen du; María Clauss irabazleak, «Donde no habite el olvido» argazki-seriearekin, Espainiako gerra zibilaren ondoren Huelvan errepresaliatutako pertsonak erretratatzen ditu. Nazik Armenakyan finalistak «Rojo Negro Blanco» lanarekin errealitate ikusezin bat erakusten du: GIBa duten Armeniako emakumeena, senarrek kutsatuta eta bi aldiz biktima izanda. Santi Palacios, «La masacre de Bucha»- Ukraina seriearekin eta Federico Ríos, Darieneko Tapoia zeharkatzen ari diren migratzaileei buruzko argazkiekin. Sáshenka Gutierrezen «Jodete Cáncer» lanak aipamen berezia lortu zuen, mastektomia bikoitz batetik bizirik atera zen emakume baten erretratuak.

Erakusketaren inguruan jarduera-programa bat antolatuko da, eta web hauetan jarraitu ahalko da: www.donostiaentremundos.org

Medicos del Mundo elkarteren erakusketa – https://premioluisvaltuena.org/

 


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Didoe
Kutxa Fundazioa