Inicio » Idiomas » Euskera » Mandaseko Dukesaren koadroaren zaharberritzea hasi egin da

Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Zentroa

Mandaseko Dukesaren koadroaren zaharberritzea hasi egin da

Apirilaren 4an Vicente Parmarolik magortutako Cristina Brunnet Mandaseko Dukesaren erretratua konpontzen ari da dagoeneko Donostiako Óvalo Restauración enpresa. Cristina Fernández

Mandaseko Dukesaren koadroa eramaten. Argazkia: Cristina Enea Fundazioa

Apirilaren 4an Vicente Parmarolik magortutako Cristina Brunnet Mandaseko Dukesaren erretratua konpontzen ari da dagoeneko Donostiako Óvalo Restauración enpresa. Cristina Fernández Palomo zaharberritzailea izango da arduradina, eta margolana «oso ondo kontserbatuta, garbi eta bernizatuta» dagoela azaldu du, «beraz, arazo bakarra haustura da».

1879an margotutako lana «oso ondo geratuko da. Hautsiak ikusgarriak diruditen arren eta honek erremedioarik usten duten arren, benetan konpon daitezke», azaldu du Fernándezek. Zaharberritzean egingo den prozesua, lehenik eta behin, oihala babestea izango da, papereztatze bat eginez «polikromia babesteko eta gehiago eror ez dadin, polikromiaren jasotzeak oihalera ondo finkatuta gera daitezen».

Koadroa irauli eta hari guztiak josteari ekingo zaio. «Itsasgarri batzuen bidez egiten da, eta horiei hari bazuk gehitzen zaizkie lotura handiagoa lortzeko, baina aurretik deformazio guztiak kendu beharko dira», azaldu du zaharberritzaileak.

Azkenik, iztukua egingo da. Emaitza zahaberritutako koadro bat izango da, non haustura seinale guztiak desagertuko diren, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Zentroan berriz ikusi ahal izango dena.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Didoe
Kutxa Fundazioa