Udalak neguko dispositiboa martxan jarri du, muturreko hotz egoeretan, etxegabeen larrialdiko arretarako. Aipatutako arretak 2018ko apirilaren 1era arte iraungo du, eta zehaztugabeko plaza kopuruz indartuko du urte osoan zehar eskaintzen duen etxegabeentzako zerbitzua.
Aitziber San Roman Gizarte Ekintzako zinegotziak azaldu duenez, «Abegi Etxeak eta Gaueko Aterpeak 80 plaza eskaintzen dituzte gauero urte osoan zehar, gaua kalean pasatzen dutenentzat sarrera protokolo batzuen bidez araututa». Neguko dispositiboaren bidez, aurreko biei, Ateak Zabalik Zerbitzua gehitzen zaie, zein eguraldi txarra eta kostaldean izotzaldiak aurreikusten diren gauetan funtzionatzen duen.
El exconcursante de ‘Gran Hermano’ Igor Basurko condenado a medio año por estafa y hurto
El encausado ya había sido condenado en otras cuatro ocasiones por otros tantos fraudes
Seguir leyendo