04 de marzo de 2021
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
LogoDeusto
TODAS LAS NOTICIAS
Deusto acoge una jornada sobre la visualización de los datos del Covid-19
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Los niños de azul y las niñas de rosa
Lasterketa

Media Donosti, apirilean modu birtualean eta urrian modu presentzialean

Media maraton del pasado año. Foto: Santiago Farizano
19 Feb.21
Por: B. M. T. / Redacción
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Antolakuntzak osasun-krisi egoerara egokitu behar izan du 20. urteurrenean

Donostiako Maratoi Erdiaren antolakuntzak aurretik zituen planak aldatu behar izan ditu bere 20. urteurrenean egoera berrira egokitzeko. Lasterketa modu birtualean egiteko aukera egongo da apirilaren 10a eta 18a bitarte munduko edozein txokotatik, baina osasun baldintzek ahalbidetzen badute modu presentzialean ere ospatuko da urriaren 3an. Antolakuntzak izen-emateak ireki ditu, kirola egitearen ohitura osasun onaren funtsezko oinarri gisa indartzen jarraitzeko asmoz.

Apirilaren 10etik 18ra bitartean, organizazioak lasterketaz modu birtualean gozatzeko aukera eskaintzen du “Cronochip Live” app-aren bidez, parte-hartzaile bakoitzak egin beharreko distantzia eta egin beharreko eguna aukeratuz. Lasterketaren APP ofizialaren bidez eta mugikorraren GPSa lasterketako txip gisa erabiliz, parte-hartzaileek aukeratutako distantzia egingo dute eta euren denbora eta erritmoa erregistratuko dituzte.

Lortutako erregistro guztien artean sailkapen desberdinak ezarriko dira eta parte hartzaileek nahi adina aldiz eta nahi adina distantziatan lehiatu daitezke, beti ere ezarritako egunen artean.

Edizio berezi honetan izena eman duten guztiek,  “Cállate La Boca”-k esklusiboki egindako gosari kikara bat jasoko dute opari. Gainera, lasterketa birtuala amaitzen dutenek Finisherren diploma jasoko dute eta runningeko zapatilen, kirol materialaren, doako izen-emateen, vip paseen edo erosketa txartelen zozketetan sartuko dira, besteak beste.

Izen-emateak apirilaren 18ra arte egin daitezke www.mediadonosti.com webgunean, 6 euroren truke.

Escribir comentario