17 de enero de 2021
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
La respuesta del sector turístico a la crisis, eje central de la X Jornada San Francisco Javier
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Flysch, leyendo la historia de la tierra en Geoparkea

Metroaren obrek eragin omen dituzten arrailen argazkiak zabaldu ditu Donostia Defendatuz-ek

20 Feb.19
Por: C. F. / Redacción
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Koordinakundeak dionez, Zubieta kaleko eraikin batean hartutako irudiak dira; bitartean, jarraitzen du multzoak, Udalak arazorik ez dagoela dio

Donostia Defendatuz koordinakundea orain dela aste gutxi jaio zen, hainbat herri mugimendu eta elkarte biltzen dituelarik, eta bere nahia “Donostian hirigintza arloan pilatzen ari diren jarduera erasokorrei aurre egitea” da. Azken orduotan, multzoak zenbait argazki zabaldu ditu, etxe batean zenbait arrail erakusten dituztenak: taldearen esanetan, Donostialdeako Metroaren eraikuntza-lanen ondorioz “Zubieta kaleko eraikin baten goiko solairuan agertu diren pitzadurak” dira, 1. zenbakian zehatzago esateko.

Koordinakundearen hitzetan, “etxeko pareta eta hormetan eragindako pitzadurek, eta gela bateko lurzoruaren eta hormaren artean sorturiko dislokazioak”, obrak sortzen dituen bibrazioekin zerikusi zuzena daukate. Bitartean, Mugikortasun zinegotzia den Pilar Aranak “‘obren ondorioz pitzadurarik inongo eraikinetan ez dela agertu’ baieztatu berri du, joan den otsailaren 6ean bildu den Metroaren obren Jarraipen Batzordean”.

Donostia Defendatuz taldeak arazo gehiago gaineratu nahi ditu Metroari buruz. Horregatik, hurrengo astean “prentsaurreko bat deituko dugu, hain zuzen ere hiriko lurpe hareatsuan zimendatuta dauden Cortazar zabalguneko jatorrizko eraikinentzat obra honek dakartzan arrisku larriak salatzen dituen dokumentu bat argitara emateko”.

Escribir comentario