Inicio » General » Mihise, Txarkey eta Tenpera taldeak igoko dira Musikagela Weekendeko agertokira

Agertokiak

Mihise, Txarkey eta Tenpera taldeak igoko dira Musikagela Weekendeko agertokira

Xabi Aburruzaga trikitilari portugaletetarraren kontzertuarekin osatuko da Donostia Kulturak apirilaren 17ko asteburuan egingo duen musika eskaintza

Tenpera taldea. Argazkia: Lorena Ottero

Datozen egunetan kulturan aurki ditzakegun aukeren artean Musikagela Weekend da aipagarriena. Apirilaren 17an ospatuko da aurten, 18:00etan, Intxaurrondo Kultur Etxean. Hiru talde arituko dira bertan: Mihise, Txarkey eta Tenpera.

Donostia Kulturak eskainitako eta Buenawista Prolleckziom’s Elkarteak kudeatutako zerbitzu hau Musikagelaren festa da eta hiriko musika jarduera sustatzea eta dinamizatzea du helburu. Horretarako, entsaiatzeko eta kontzertuak egiteko lokalak, ikastaroak, Master Class, etab. eskaintzen ditu. Aurtengo jaialdian, 3 bandak hartuko dute parte: Mihise, Txarkey eta Tenpera.

Mihise Usurbilen sortutako musika taldea da, hasieran musika instrumentala egiten hasi baziren ere, sorkuntza prozesuan ahotsak eta instrumentu berriak sartzen joan dira. Orain lehen diskoa grabatu dute, Balio Dute. Beñat Urteaga,  Antton Aranburu eta Mikel Olasagastik osatzen dute taldea

Tenpera taldea, Iker Munduate, Iker Torra eta Jon Almuedok osatzen duten Donostiako power trio zaratatsu bat dira. 2017an eta 2019an argitaratu zituzten lehen EPak, grunge kutsuko eta emo ukituko abestiekin. Kutxa Kultur Musika izan zuten egonaldian 8 abesti konposatu zituzten.

Donostiar rock laukotea da Txarkey, “Big Clipper Ship” desegin ondoren sortua. Iker Camarerok, Victor Mosqueirak, Borka Estebanek eta Arkaitz Ilarrazek osatzen dute taldea.

Bestalde, Xabi Aburruzaga trikitilari eta konpositore portugaletetarrak bere azken lana, Bost, aurkeztuko du apirilaren 16an, 19:00etan Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan. Oraingoan, musikariak barru-barruko bidaia egin du eta azken urteotako esperientzietan oinarritutako hausnarketei soinua jarri die eta horietako batzuk hitzez josiz. Publikoarekin batera euskal folkaren unibertsoa elikatzen jarraitzeko helburua dauka trikitilariak.

Abesti gehienek trikitiaren soinu klasikoa dute oinarri, eta, ohi bezala, Aburruzagak kolaborazio ugari izan ditu diskoaren grabazioan. Azken lan honetako abesti batzuk Miren Amuriza, Unai iturriaga eta Iñaki Aurrekoetxea bertsolarien hitzak dituzte.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

IV Campeonato de pintxos
Kutxa Fundazioa
Didoe