24 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
José María Guibert: “Las tecnologías son un medio para la educación, no un fin”
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Miramar Jauregiko “Gorputz desoroso” biltzarra: mundu osoan gorpuak lurpetik ateratzeko prozesuak aztergai

18 Jul.18
Tiempo de lectura: < 1 minuto

Eusko Jaurlaritza lanean ari memoria historikoaren inguruko bi konpromiso handiri erantzuteko: Memoria Historikoaren egiaren erakunde-aitorpenerako prozesuan eta frankismoaren biktimen memoriaren ordain morala emateko prozesuan laguntzea. Jonan Fernández Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak honako hau esan du gaur goizeko Gorputz deserosoak biltzarraren inaugurazioan; biltzarra Gogora Institutuak, Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluak (CSIC), Aranzadi Zientzia Elkarteak eta UPV/EHUk antolatu dute. Datorren larunbatera arte, hilaren 21era arte, Donostiako Miramar Jauregian, mundu osoko espezialistak bilduko ditu, horien artean Paco Etxeberria forentsea, eta horiek modu kritikoan eta erkatuan aztertuko dituzte munduko hainbat lekutan gorpuak lurpetik ateratzeko eginiko prozesuak.

Fernándezek iragarri du Eusko Jaurlaritza artxibo eta erregistro zibil eta parrokiakoetan Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Aranzadi Sozietatearekin batera gerra zibileko hildakoen kopurua eta identitatea ahalik eta zehatzenen ezagutzeko egiten ari den ikerketaren datuak orain arte esku artean izan dituztenak baino ugariagoak direla. Hori horrela, esan du datorren udazkenean “1936-78 giza eskubideen urraketen oinarri-txostena”ren lehen balantzea aurkeztu ahalko dela, hori baita ikerketa horiek egiteko esparrua.

Bere iritziz, dimentsio teknikoari eta zientifikoari heltzeaz gainera, oinarri etikoaren inguruan ere hausnartu behar da; gorpuak hobitik ateratzeko kasuan, zergatik, zertarako eta nola egiten den. “Egiten dugun guztiak ikuspegi bikoitz argia izan behar du: ez du balio behar biktimismoaren inolako modurik elikatzeko; ordea, biktimek eta beren familiek jasan zuten biktimizazio bidegabetik askatzeko balio behar du. Egia bilatzeko eta aurkitzeko bideak prozesu askatzailea izan behar du, argitsua eta pozgarria”.

Escribir comentario