Datorren larunbatean, maiatzak 24, MUBIL Centerrek jardunaldi berezi bat antolatuko du, herritarrei zuzendutako bisita gidatuak eskainiz. Eskuzaitzetan (Donostia) kokatua eta maiatzaren 12an inauguratua, zentroak Gipuzkoa eta Euskadi mugikortasun adimentsu eta iraunkorrean Europako erreferentetzat duen azpiegitura estrategiko bat bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea emango die bisitariei.
Bisitak 10:00etatik aurrera hasiko dira, 50 laguneko taldetan eta 30 minutu inguru iraungo dute. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena MUBILen webgunean nahi duten ordu-tartea hautatuz.
Bisita gidatuei esker, bisitariek zentroko abangoardiako hiru saiakuntza-laborategi teknologiko nagusiak ezagutzeko aukera izango dute:
Biltegiratze elektrikoko laborategia: segurtasun eta fidagarritasun estandar zorrotzenetan gelaxkak, moduluak eta bateria-sistemak probatzeko.
Trakzio elektrikoko laborategia: automobilgintzaren eta garraio astunaren sektorerako motor, inbertsore eta transmisio-sistemak probatzeko.
Hidrogeno-pilen laborategia: hidrogenotik abiatuta elektrizitatea sortzeko sistemak probatzeko eta balioztatzeko azpiegitura. Informazio gehiago eta izen emateak hemen: https://www.mubil.eus/eu/bisita-gidatuen-jardunaldia



Deja un comentario