martes 02 de junio de 2020
FacebookTwitterInstagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SURF . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA / AUTOCARAVANISMO
Logo
## Agenda Kutxa
TODAS LAS NOTICIAS
El Concurso ESME a la mejor idea empresarial de DBS culmina en youtube su XXIX edición
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Puentes de espaguetis, una actividad DIY de ingeniería
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Mugaz bestaldeko COMPETITIV´eko proiektua bere amaierara iritsi da 82 enpresa bazkide izanik, osasungintzako 6 berrikuntza plataforma martxan jarriz eta 3 patzuergo sortuz

30 May.19
Tiempo de lectura: 2 minutos
COMPETITIV´eko proiektuan parte hartu duten enpresek eta erakunde sustatzaileek – Baionako Ganbera, Gipuzkoako Bazkundea, Orkestra eta Sodena- oso balantze ona egin dute mugaz bestaldeko proiektuaren inguruan

COMPETITIV’eko proiektua maiatzaren 31ean amaituko da hiru urtetan zehar Euskadi, Akitania Berria eta Nafarroa arteko mugaz bestaldeko lankidetza burutu ondoren. Lankidetza honi esker 3 patzuergo sortu dira, osasungintzako 6 berrikuntza plataforma jarri dira martxan eta 82 enpresa egin dira bazkide.

Epe honetan sortu diren hiru patzuergoak, ADDITIVALLEY, INNOVMEDICA Alliance eta BIG DATA suspertzen ari diren sektoreei bideratuta egon dira, berrikuntzarako indar handia duten sektoreei, hala nola, fabrikazio gehigarria, neurrira egindako medikuntzarako gailuen fabrikazio eta adimen artifiziala. Horrez gain, negozioa sortzeko 21 aukera antzeman dira aeronautika, espazioa, petroleoa eta gasa, medikuntza eta energia sektoreetan. Mugaz bestaldeko patzuergoak sektore hauetan ari dira lanean Europako talde handientzat soluzio lehiakorrak diseinatzen: Airbus, Ariane Group, Dassault, Total, Vallourec, Potez Aéronautique, Nutislab, ENGIE, etb…

Osasungintzako mugaz bestaldeko berrikuntza plataformei dagokionez, aipatzeko da COMPETITIV´eko proiektuak barne hartzen dituen hiru lurraldeetan kokatuta dauden 6 osasun-etxek osatzen dutela: Groupe CAPIO-RAMSAY (Akitania Berria), CUN (Iruñea/Nafarroa), Centro hospitalario de Navarra (Iruñea/Nafarroa), IMQ (Euskadi), Onkologikoa (Donostia/Gipuzkoa) y Quirónsalud (Donostia/Gipuzkoa).

Azpimarratzekoa da ere, COMPETITIV´eko proiektuak iraun duen hiru urte hauetan 82 enpresa izan direla bazkide egin direnak. Mugaz bi aldeetako enpresa hauek beste ekonomia agenteekin batera hilaren 16ean elkartu ziren Miarritzen proiektuaren amaiera ekitaldian eta erakunde sustatzaileek – Baionako Ganbera, Gipuzkoako Bazkundea, Orkestra eta Sodena- egin zuten moduan oso balantze ona egin zuten POCTEFAk % 65eko diru laguntza ematen dion mugaz bestaldeko proiektu honen inguruan. Cristina Igoak, Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetza Programako, POCTEFAko komunikazio arduradunak ere oso balorazio ona egin zuen proiektuaz “COMPETITIV´eko mugaz bestaldeko lankidetza DNAn daraman proiektu bat da. Proiektuak iraun duen bitartean mugaz bestaldeko lankidetza barneratua izan du eta proiektua sortu zenetik presente egon dela ikusten da, bere garapenean eta egin diren ekintza guztietan. Emaitzeetan ikus daiteke lankidetza hau, batez ere mugaz bi aldeetako enpresen artean sortu diren lankidetzatan. Enpresak beraiek dira proiektu honen bultzadarik gabe “muga zeharkatzea” ez zela posible izango nabarmentzen dutenak”.

Escribir comentario