Goraka doa. Hiru eguneko festibala izatetik seira pasako da Revolution JamRock reggae eta hip hop jaialdia. Zazpigarren edizioan izen handiko artistak ariko dira eta beste berrien artean emakumeei eta familiei zabaltzeko apostua egin dute. Asteburu honetan Gasteszena eszenatokira igoko dena Roy Ellis ska izarra izango da Asian Doub Foundation eta beste hamabost taldeekin batera. Aste Santuko geldiadia ondoren sarrerak erritmo onean doaz eta antolatzaileen ustetan aretoa txikia geratuko da, aurreko urtean bezalaxe.
Aurreko igandean Kutxa Kultur Kluban izan zen lehen jardunaldia eta reggae estiloa jarraitzen duten babesa fidela izan zuen. Asteburu honetan dator jaialdiaren muina Gasteszena aretora.
Unai eta Iker Martínez anaiak (Revolutionary Brothers) egun hauetan esan dutenez jaialdia ez da Egian amaituko. Uda ostean Jam Rock Kids eta JamRock Woman ekitaldien txanda izango da. Guztiontzako musika dela bermatu nahi dute antolatzaileek eta hori da gaur Gross garagardo artisauaren lantegian adierazi dutena.
X JazzEñe ofrecerá en el 59º Jazzaldia ocho conciertos de bandas estatales
Días antes de que se conociera el programa ya se habían vendido 600 entradas
Seguir leyendo