10 de julio de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
La Universidad de Deusto seleccionada entre los nuevos ‘supercampus’ europeos
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Educando en igualdad con Juliette y Nerea Kortabitarte
## Lo + visto
DE LA SEMANA

(Norbere buruaz barre egiteko) umorea aldarrikatuko du Zinemaldiak inaugurazio ekitaldian

20 Sep.18
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Archivado en:
Borja Cobeaga, Diego San Jose eta Borja Echevarria gidoilariak zinemaldietako berezitasunak azalduko dituzte eta baita Donostiaren izaera eta haren “marku konparaezina”

Nagore Aranburu eta Belén Cuestak aurkeztuko dute bihar ostirala, 21:ooetan, Zinemaldiaren irekieraren ekitaldia Kursaaleko auditoriumean. Bertan, umorea nagusi izango da eta Borja Cobeaga, Diego San José eta Borja Echevarríak idatzi dute gidoia. Zinemaldietako berezitasunak azalduko dituzte, eta baita Donostiaren izaera eta haren “marku konparaezina”

Zinemaldiaren hasiera izango da, beraz, izarrez beteta egongo dena, eta jadanik milaka sarrera eskuratu dira betiko ilusioarekin. DonostiTik.com-ek jarraipena egingo du egunez egun ohiko bilakatu den Zinemaldiaren gehigarrian (hemen).

«Garai txarrak bizi ditu umoreak. Erasota sentitzen garela ematen du norbaitek gure usteei buruz ironiaz edo barrez hitz egiten duenean. Funtsezkoa izan da umorea beti adierazpen artistikoan, bultzagarri bat, eta behin eta berriro errepikatzen diren topikoak norberak zalantzan jartzeko balio du. Kasu honetan, gure hiriaren eta jaialdia eta hiriari buruz aipatu ohi diren toki guztiei barre egin nahi diegu», adierazi du Zinemaldiko zuzendari José Luis Rebordinosek inaugurazio galaren aurkezpenean.

Escribir comentario