Donostiako Udalak Oroimen Historikoaren Eguna ospatuko du irailaren 6tik urriaren 4ra bitartean. Programaren helburua da frankismoaren altxamendu militarraren ondorioz hirian gertatutakoa ezagutaraztea eta biktimak gogoratzea.
Lehen hitzordua irailaren 10ean izango da, San Telmo Museoan: ikertzaile Ione Zuloaga Muxikak “Emakumeen aurkako errepresio frankista gerra garaian eta ostean (1936-1945)” izeneko hitzaldia eskainiko du (19:00etan, sarrera doakoa).
Bestalde, “Oroimenaren bidea” izeneko bisita antzeztuak egingo dira irailaren 6, 13 eta 27an eta urriaren 4an, 12:00etan eta 18:00etan. Easo plazako kioskotik abiatuko dira, eta parte-hartzaileek 1936ko uztailean hirian bizi izan ziren gertaerak ezagutzeko ibilbidea egingo dute. Parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea www.komazk.com/eu helbidean (doakoa).
Ekitaldi nagusia irailaren 13an izango da: lore-eskaintza egingo da eskultura dualaren aurrean (11:00etan), frankismoaren biktimei omenaldia egiteko.
Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko, herritarrek 943 456 000 telefonora deitu edo [email protected] helbidera idatzi dezakete.



Deja un comentario