27 de febrero de 2021
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Diputación de Gipuzkoa y Deusto refuerzan sus líneas de colaboración
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Los niños de azul y las niñas de rosa
UPV/EHU

Ostegun honetan lan bila Gipuzkoako Campusera iritsiko da

Foto: UPV/EHU
26 Feb.20
Por: N. S. A. / Redacción
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Ignacio Mª Barriola Zentroan egingo da eta 32 stand izango dira, 33 enpresak eta Landibek parte hartuko du

Datorren ostegunean, otsailaren 27an, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako campuseko Enplegu Foroa egingo dute, Ignacio Mª Barriola zentroan. Foroen helburua EHUko ikasleen eta tituludunen enplegagarritasuna sustazea da, profil zehatzak bilatzen dituzten gazte eta enpresa horien arteko harremanak errazteko. Era berean, aurkezpenak eta prestakuntza-saioak antolatu dira ikasleentzat, enpresentzat eta irakasleentzat. Foroak antolatzen Lanbidek laguntzen du. 

Gipuzkoaren ondoren, martxoaren 5ean, Gasteizen izango da, Enplegu Gune, eta martxoaren 10 ean, Bizkaia Aretoan, Bilbon, hirugarren Enplegu Foroa.  Gipuzkoako Campuseko foroan 33 enpresak parte hartuko dute guztira, eta erakunde publiko batek, Lanbidek. Ekitaldiak 32 stand eta bi jarduera mota izango du: alde batetik, enpresen 25 aurkezpen eta, bestetik, enplegua eskaintzen duten enpresen eta lanpostuetarako hautagaien arteko hartu-emana bakoitzaren profil zehatzaren arabera. 

Saioa 15:00etan hasiko da, ongietorri ekitaldi batekin, eta ondoren, enpresen eta hautagien arteko lehen harremanak hasiko dira. 17:30etik aurrera, enpresek Lanbidek enplegua sustatzeko dituen programak ezagutzeko aukera izango dute. 

Escribir comentario