Poesialdia 2026 martxoaren 17tik 22ra egingo da Donostian

Elvira Sastre, Luis García Montero eta hainbat sortzaile izango dira Donostiako Poesiaren Astearen zazpigarren edizioan

POESIALDIA irudia scaled Poesialdia 2026 martxoaren 17tik 22ra egingo da Donostian

Poesialdia, Donostiako Poesiaren Astearen zazpigarren edizioa, martxoaren 17tik 22ra bitartean egingo da Ernest Lluch Kultur Etxean, San Telmo Museoan eta Liburutegi Nagusian.

Aurtengo programak poesia ikuskizunak, errezitaldiak eta solasaldiak bilduko ditu, eta bertan parte hartuko dute, besteak beste, Elvira Sastre, Luis García Montero, Formol Laborategia, Jara Calvo, Tfarrah Mohamed Yesslem, Mikel Etxaburu eta Itziar Lamuedra Calo artistek.

Egitaraua martxoaren 14an hasiko da Itziar Lamuedraren Poetikotasuna erakusketarekin, Ernest Lluch Kultur Etxean, eta maiatzaren 16ra arte egongo da ikusgai.

Martxoaren 17an, Elvira Sastrek Lo que la poesía aún no ha escrito solasaldia eskainiko du Itziar Mínguezek elkarrizketatuta. Hurrengo egunean, martxoaren 18an, Formol Laborategiak Heriotzak Eduardo izena du lana aurkeztuko du, Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak bildumaren 10. urteurrenaren harira.

Martxoaren 19an, Dejar atrás la casa en llamas saioan Jara Calvo, Tfarrah Mohamed Yesslem eta Rove Riverak parte hartuko dute.

Martxoaren 21ean, VIII. Donostia Kultura Poesia Lehiaketako sari banaketa egingo da Liburutegi Nagusian goizez, eta arratsaldean, Ernest Lluch Kultur Etxean, Mikel Etxabururen Manttalingo alaba lana aurkeztuko da.

Azkenik, martxoaren 22an, Luis García Monterok Almudena ikuskizuna eskainiko du Castillo Suárezekin solasean.

Martxoaren 17ko eta 22ko ekitaldietarako gonbidapenak jardueraren egunean bertan jaso ahal izango dira donostiakultura.eus webgunean, Victoria Eugeniako leihatilan eta Ernest Lluch Kultur Etxean, 11:30etik aurrera. Gehienez bi gonbidapen pertsonako.

Síguenos en nuestro canal de WhatsApp o apúntate a nuestro newsletter para recibir las principales noticias de la semana

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

8M
Kutxa Fundazioa